BEST 2024 - Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa

Bilbao 2024(e)ko Urriak 19
  • BEST 2024 - Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketa

Sormena eta kulturarekin lotutako 25 emakume sortzaile bizkaitarrek parte hartuko dute mahai inguruez eta emanaldi ezberdinez osatutako egitarauan. Cristina Mardaras bertsolaria izango da aurtengo omendua. Bera da BEST topaketen hirugarren edizio honetako irudia. Aitziber Ibarguen Zallako sortzaileak egin du kartelaren diseinua Beatriz Sierra diseinatzaile grafiko igorretarraren kolaborazioarekin.

BEST, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketen III. edizioaren urriaren 19an ospatuko da Euskalduna Jauregian, kulturaren sektorean genero berdintasuna sustatzea eta lurraldeko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzea helburu duen ekimen honen edizio berri bat.

Aurten, topaketak omenaldi berezia eskainiko dio Cristina Mardaras betsolari bizkaitarrari, berak bertsolaritzan egindako bidea erreferentea izan baita euskal emakume sortzaile askorentzat.  Era berean, hirugarren edizio honetako irudia ere izango da Iurretakoa, Aitziber Ibarguen Zallako sortzaileak, Beatriz Sierra diseinatzaile grafiko igorretarraren kolaborazioarekin diseinatutako irudiari esker.

Egitaraua

Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek BEST Topaketen hirugarren ediziorako. Goizean, ohi bezela, ‘hitzak" izango du garrantzia. 10:00etan ekingo zaie topaketei Leire Palacios kazetariak dinamizatuko duen lehen mahai-inguruarekin. "Txanponaren bi aldeak" lelopean,  kultur arloan kudealeta lanetan diharduten emakumeak bilduko dira bertan. Ana Gutierrez Zinemakumeak Gara! jaialdiaren zuzendaria, Maria Gorizelaya BBK Aretoko programatzaile artistikoa, Marta Urcelay Musekintza jaialdiko koordinatzailea eta Matxalen De Pedro sortzailea eta Dantzertiko irakaslea egongo dira solasaldian.

Ondoren, 12:00etan, "Txanpon baten truke" izenburupean,  emakume sortzaileek dituzten plazak zenbat diren eta nolakoak diren aztertuko du Leire Palaciosek bigarren mahai-inguruan. Bertan hartuko dute parte Toti Martinez de Lezea idazleak, Aranzazu Calleja musikari eta konpositoreak, Eva Guerrero koreografo eta interpreteak eta Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariak.

Cristina Mardarasi omenaldia

Arratsaldean Cristina Mardaras bertsolariari omenaldi berezia eskainiko zaio ikuskizun formatoan 18:00etatik aurrera. Iurretan jaioa, bera izan zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen emakumea, 1986. urtean. "Cristina Mardaras bertsolaria, ipuin kontalaria, irakaslea, eta herrigintza eta euskararen aldeko ekintzailea da. BEST Topaketen III. edizio honetan bere lanaren aitortza egin nahi dugu , Bizkaiko emakume sortzaile askorentzat erreferentea eta aitzindaria izan baita" adierazi du Itxaso Payak, Zelako Kultur Ideiak elkarteko kideak.

Horretarako, dantza, bertsoak, interpretazioa eta musika barne hartzen dituen ikuskizuna prestatu dute antolatzaileek sortzaile ezberdinekin: Meñakoz Dantza Taldea, Iratxe Urkiaga aktorea, Mad Muasel rapera, Onintza Enbeita, Haizea Telleria, Enare Muniategi eta Iruri Altzerreka bertsolariak eta Irina Alvarez eta Itxaso Gomez musikariak, hain zuzen ere.

Gainera, egun osoan zehar instalazio artistiko partehartzailea egongo da kokatuta aretoaren kanpokaldean.

EGITARAUA

Instalazio artistikoa egun osoan zehar

GOIZEKO EGITARAUA: HITZA
10:00-10:30 Harrera berezia
10:30-11:30 Mahaingurua: Txanponaren bi aldeak: kultura eta kudeaketa.

  • Hizlariak: Maria Goiricelaya, Marta Urcelay, Matxalen de Pedro, Ana Gutierrez

11:30-12:00 Atsedenaldia

12:00-13:30 Mahaingurua: Txanpon baten truke?

  • Hizlariak: Toti Martínez de Lezea, Eva Guerrero, Aranzazu Calleja, Onintza Enbeita.

13:30-14:00 Ariketa kolektiboa

ARRATSALDEKO EGITARAUA: EKINTZA

14:00 – 17:00 Bazkaria

18:00 – 19:30 OMENALDIA KRISTINA MARDARAS

  • Meñakoz Dantza taldea
  • Iratxe Urkiaga eta Madmuasel
  • Onintza Enbeita, Haizea Telleria, Enare Muniategi eta Iruri Altzerreka
  • Irina Alvarez eta Itxaso Gomez
bizkaia.eus

Laburrean

Non