Fanzine Leku: komiki-fanzineak sortzeko tailerra
Fanzine Lekuk gazte fanzineari ateak irekiko dizkio Zas Kulturren. Urriaren 18tik azaroaren 23ra, Zas Kultur (San Anton plaza, 2, Gasteiz) komiki-fanzineak sortzeko interesa duten 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzako topagune bihurtuko da.
Ostiralero, 19:00etatik 21:00etara, eta larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara, Fanzine Lekuk komiki fanzineak sortzeko tailer irekiak eskainiko ditu hilabete baino gehiagoz. Saioak irekita daude, eta unean unean bertan edo prozesu osoan parte har daiteke, aldez aurretik izena eman behar izan gabe, eta parte-hartzaile bakoitzak benetan garrantzia duen horretan arreta jarri ahal izateko behar den material guztia emango da: prozesua sortzea eta prozesuaz gozatzea.
Proiektua Atiza Elkarteak antolatu du Zas Kultur-ekin elkarlanean, eta bertako komikien kultura bultzatzea du helburu. Fanzine Leku ez da tailer bat bakarrik, baizik eta sormen-gune bat, marrazketa-materialez, liburuz, komiki-eskuliburuz eta beste tresna batzuez hornitua, hala nola edizio-programak dituen ordenagailu bat, gillotina bat, eskanerra, laser-inprimagailua eta grapagailu industrial bat. Gainera, sorkuntza prozesuan gazteei orientazioa emango dieten profesionalen laguntza izango du.
Tailerren zikloa amaitzean, 32 orrialdeko fanzine kolaboratibo bat editatzeko komikirik onenak aukeratuko dira, eta Gasteizko hainbat kultur gunetan banatuko da.
Sarrera librea eta doakoa da lekua bete arte.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko urriaren 18(e)tik 2024(e)ko azaroaren 23(e)ra
- Lekua ZAS Kultur Espazioa - Plaza San Anton, 2 (Vitoria-Gasteiz)
- ZenbatekoaDoan, leku guztiak bete arte
- Web ZAS Kultur Espazioa


