Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdia 2024: egitaraua
Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren 49. edizioak 37 ikuskizun banatuko ditu udal-sarean Principal antzokian egiten ari diren zaharberritze-lanak direla eta. Juan Diego Botto, Malena Alterio, Pedro Casablanc eta Ane Gabarain aktoreak igoko dira oholtzara, besteak beste, urriaren 17tik abenduaren 15era bitarte. Sarreren aldez aurreko salmenta irailaren 23an hasiko da Principal antzokiko leihatilan.
Jaialdiak nazioarteko 6 ikuskizun, euskarazko 6 ikuskizun, dantzako eta beste adierazpide batzuk biltzen dituen 5 ikuskizun, eta familientzako eta haurrentzako 8 proposamen ditu besteak beste. Ikuskizunak Felix Petite Antzokian (18 ikuskizun), Jesus Ibáñez de Mataucon eta Federico García Lorcan (10, bien artean) eta espazio ez-konbentzionaletan (9) eskainiko dira. Bestalde, 3 estreinaldi absolutu izango dira; bertaratuko diren antzezleetako batzuk dira Juan Diego Botto, Malena Alterio, Pedro Casablanc edo Ane Gabarain; dramaturgoen artean, honako hauek aipatu behar dira: Sergio Peris Mencheta, Andrés Lima, Ana Zamora eta Daniel Verones; eta nazioarteko proposamenak Argentinatik, Uruguaitik, Frantziatik, Esloveniatik, Italiatik eta Norvegiatik iritsiko dira. Horrez guztiaz gain, tokiko sorkuntza eszenikoaren aldeko apustuak oso sendoa izaten jarraitzen du eta guztira Euskaditik iritsitako 18 euskal proposamen egongo dira ikusgai; hau da, programazioaren ia % 50.
Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuorde Andoni Iturbek nabarmendu du oso garrantzitsua dela erakunde publiko eta pribatuen artean modu koordinatuan lan egitea talentu artistikoa sustatzeko eta Gasteizko Nazioarteko Antzerki Jaialdiaren moduko ekimenak antolatzeko.
Euskal sortzaileen 18 lanetatik 2 hiriko konpainiek eskainitako estreinaldi absolutuak izango dira
Bestalde, arreta berezia jarri nahi dugu Off lokal 2024 edizioan; izan ere, urte hauetako onena berreskuratuko du hiriko konpainiek eta sortzaileek espazio ez-konbentzionaletarako sortutako pieza eszeniko berri txikien bidez. Hiru etapatan egingo da, hiru espaziotan eta, beti bezala, sorpresaz beteta egongo da.
Antzerkia zabaltzen atalean, Off Lokal atalaz gain, honako hauek ere eskainiko dira: Haurtxoak proiektua, Atalak, Talde artistikoekin egingo diren topaketak eta gorrentzako eta/edo ikusmen baxua dutenentzako emanaldi irisgarriak.
Egitarauaren xehetasun guztiak aurtengo edizioaren katalogoan eta www.principalantzokia.org webgunean kontsulta daitezke.
2024KO EGIRATAUA:
- Urriaren 17tik 20ra: Off Lokal 2024. Lehen Atala: Carmen San Esteban, Ékoma Teatro eta El Mono Habitado
- Urriak 24: "Gaviota" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Urriak 25: "14.4" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Urriak 29: "Ilargiaren alabak" | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia
- Urriak 30: "Hijas de la luna" | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia
- Urriak 31: "Casting Lear" | 19:30 Félix Petite Antzokia
- Azaroak 2: "Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 3: "Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman" | 18:00, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 8: "Los amigos de ellos dos" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 9: "Wroong!" | 18:00, Federico García Lorca Antzokia
- Azaroak 9: "Helen Keller, ¿la mujer maravilla?" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 10: "Polna Luna (Ilargi betea)" | 18:00, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 14: "Conservando memoria" | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia
- Azaroak 15: "The Ministry of Unresolved Feelings" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 16: "Halley" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 17: "Muna" | 18:00, Félix Petite Antzokia
- Azaroaren 20tik 23ra: Off Lokal 2024. Bigarren Atala: Pez Limbo, Amaia Garrosa eta Proyecto Larrua
- Azaroak 21: "Lohi gorria" | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia
- Azaroak 22: "Todas las hijas" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 23: "El árbol de la vida" | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia
- Azaroak 23: "Hegoak" (kontzertua) | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 24: "Univers" | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia
- Azaroak 28: "Viva!" | 19:30, Jesús Ibañez de Matauco Antzokia
- Azaroak 29: "Don Ramón María del Valle-Inclán" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Azaroak 30: "Mimesis" | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia
- Azaroak 30: "Tebas Land" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Abenduak 1: "Leihoak" | 12:30 + 18:30, Federico García Lorca Antzokia
- Abenduak 4: "Las niñas zombi" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Abenduaren 5etik 8ra: Off Lokal 2024. Hirugarren Atala: Piszifaktoria, Les Bobé Bobé eta Kolektivo Monstrenko
- Abenduak 12: "Go figure" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Abenduak 14: "El castillo Lindabridis" | 19:30, Félix Petite Antzokia
- Abenduak 15: "Solo" | 18:00, Félix Petite Antzokia
Leihatilaren kokapena
Jaialdirako sarreren aldez aurreko salmenta irailaren 23an hasiko da Principal antzokiko leihatilan eta bertan egongo da hiru egunez 16:00etatik 20:00etara. Ondoren, Plaza Berrira aldatuko da kokalekua. Zehazki, urriaren 1etik aurrera, sarrerak turismo-bulegoan erosi ahal izango dira, asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era. Onlineko eta telefono bidezko salmentan (945 16 10 45) eta deskontuetan ez da aldaketarik izango. Prezioa 15 eta 20 euro artekoa izango da.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko urriaren 17(e)tik 2024(e)ko abenduaren 15(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Sarrerak Erosi
- Info Gehiago


