Nosferatu 2024: "The Long Riders"
AEBko Sezesio Gerra amaitu ondoren, Hegoaldeko soldadu garaituetako asko talde kriminalak osatzeko elkartu ziren. Ezagunenetako bat James eta Younger anaiek lideratutakoa izan zen, eta beste anaia bikote batzuk ere sartu ziren bertan. Haien ibileren bertsio berri honetan, era berean, familia hauetako anaiek interpretatzen dituzte gaizkile haiek: Keach (Frank eta Jesse James), Carradine (Cole, Jim eta Bob Younger), Quaid (Clell eta Ed Miller) eta Guest (Charlie eta Robert Ford), hain zuzen.
Fitxa teknikoa:
- Herrialdea: AEB
- Urtea: 1980
- Zuzendaritza: Walter Hill.
- Ekoizpena: Tim Zinnemann / United Artists.
- Gidoia: Bill Bryden, Steven Phillip Smith, Stacy Keach, James Keach.
- Argazkia: Ric Waite.
- Musika: Ry Cooder.
- Muntaketa: David Holden.
- Aktoreak: Keith Carradine, David Carradine, Robert Carradine, Stacy Keach, James Keach, Dennis Quaid, Randy Quaid, Chistopher Guest, Nicholas Guest.
- Hizkuntza: ingelesa, gaztelaniazko azpitituluekin
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Urriak 16
- Ordutegia19:00
- Lekua Tabakalera
Andre Zigarrogileen plaza, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa4 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaIngelesa
- Web Tabakalera


