Zinemakumeak gara! 2024: "Yo, la peor de todas" (María Luisa Bemberg)
2024ko Zinemakumeak gara! jaialdiaren barne.
Octavio Pazen “Las trampas de la fe” saiakeran inspiratutako lana. Juana Inés de la Cruz (Mexikon Hamargarren Musa bezala ezaguna) ospetsu eta ederraren azken urteak kontatzen ditu. Hogei urte zituela komentu batean sartu zen ikasi ahal izateko. Espainiako Koroak eta Elizak, batzuetan elkarren aurka zeuden bi boterek, Sor Juanaren bizitza zehaztu zuten. Mexiko kolonialean, erregeordeek babestu egiten zuten, baina Elizak zentsuratu egiten zuen bere ikasleei kantua irakasteagatik eta astronomian, poesian, antzerkian, filosofian eta teologian aritzeagatik.
Fitxa teknikoa:
- Zuzendaria: María Luisa Bemberg
- Herrialdea: Argentina
- Urtea: 1990
- Iraupena: 105 minutu
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Urriak 15
- Ordutegia19:00
- Lekua BilbaoArte
Urazurrutia, 32
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaGaztelania
- Web BilbaoArte


