Liburu aurkezpena: "Lumbier, 1990: El llanto de la Foz" (Pako Aristi)

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Urriak 15
  • Liburu aurkezpena: "Lumbier, 1990: El llanto de la Foz" (Pako Aristi)

Lumbier, 1990: El llanto de la Foz liburu aurkezpena

Liburua Irunberriko Arroilan izandako gertakarien kronika da. Susana Arregi eta Jon Lizarralde ETAko militanteak eta Jose Luis Hervás guardia zibila hil ziren. Bertsio ofizialak suizidio kolektiboa aipatu zuen, baina frogen arabera, euskal militanteak torturatu eta exekutatu egin zituzten Arroilan.

Ikerketa sakon baten emaitza da liburu hau. Ikertzaile taldeak lekuko berriak elkarrizketatu ditu, sumarioa aztertu, garaiko hemeroteka analizatu eta ondorio argiak atera ditu, kontakizun berri bat onduz, zehatza eta sinesgarria.

Partaideak: Pako Aristi (egilea), Txemi Gorostiza (abokatua), Jone Arrazola (Gure Bazterrak Elkarteko kidea), Jose Agustin Iturri (Erein argitaletxeko ordezkaria)


Laburrean

Non