"Maitatzeko artea"
Gipuzkoako Itxaropen Telefonoak, Donostiako Udalarekin eta Zu-lotik proiektuarekin lankidetzan instalazio artistiko bat antolatu du. Instalazio honen helburua da giza harremanei eta lotura afektiboei buruzko balioa ematea, ikusaraztea eta horiei buruz hausnartzea. Hau da, bakarrik ez sentitzen laguntzen gaituzten bizitzako hainbat alderdi, interkonektatuago sentitzen, eta, aldi berean, gizaki indibidual eta askotarikotzat hartzen gaituztenak.
Instalazio honen talde-sorkuntzak partaidetza-prozesu kolektibo bat barne hartzen du. Prozesu horretan, bihotz formako ehunka zuhaitz-hostok gizarte hau osatzen duten gizakion aniztasuna irudikatzen dute. Horretarako, Tomasene Kultur Etxean kaxa bat aurkituko da bakoitzak hostoa nahi duen moduan esku hartzeko: mezuak idazten, margotzen, hainbat irudiren collage bat egiten, eta abar, giza harremanei, lotura afektiboei, konexioei eta abarri buruz.
Azaroaren 28tik aurrera,"Maitatzeko artea" instalazio artistikoa, Intxaurrondo Kultur Etxean egongo da ikusgai. Irantzu Lekue artistak 4 metroko garaiera duen zuhaitz bat sortu du, basoko beste zuhaitz guztiekin konektatua dagoen zuhaitz ama sinbolizatuz parte-hartzaileek bidalitako hostoekin.
Informazio gehiago: www.git.eus
Laburrean
- Mota Bestelakoa
- Data 2024(e)ko urriaren 14(e)tik 2024(e)ko urriaren 27(e)ra
- Lekua Casares-Tomasene Kultur Etxea
Darieta bidea, 1
Donostia-San Sebastián - HizkuntzaElebietan
- Web Casares-Tomasene Kultur Etxea


