Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2024: IGNACIO ARAKISTAIN + ARITZ SEGURA

Bergara 2024(e)ko Urriak 13
  • Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloa 2024: IGNACIO ARAKISTAIN + ARITZ SEGURA

Bergarako, Azpeitiko eta Azkoitiko Udalek eta Fray Joseph Echevarria Elkarteak Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren 25. edizioa aurkeztu dute gaur goizean.
Kultura zinegotzi Sonia Vazquezek organo-ondarea jarri du balioan, eta bere eskertza helarazi die, bi hamarkada baino gehiagotan, ziklo honi bizirik eta indartsu eusteko lan egin dutenei.

"Esteban Elizondo eta Jose Luis Frantzesena izan dira ziklo honen bultzatzaileak Fray Joseph de Echeverria elkarteak lekukoa hartu zien arte. Gure esker ona eta aitortza denei, aurrekoei eta oraingoei, organoa eta organoaren mundua ezagutarazteagatik eta gozatzeko aukera emateagatik ".
Fray Joseph Echevarria Elkarteko kide Itziar Urbietaren hitzetan, askotarikoa eta gustagarria den egitaraua antolatzen ahalegindu dira. Kanpotar organista entzutetsuek eta bertakoek hartuko dute parte, beste hainbat musika tresna eta ahots taldeekin, nahiz eta beti protagonismo nagusia organoari eman.
Loiolako Basilikan, eta Bergarako eta Azkoitiko parrokietan hamar kontzertu eskainiko dira urrian. Azkoitian, hilaren 5ean, 12an eta 19an izango dira kontzertuak, 20:00etan.
“Egun ezberdinak finkatu ditugu denok kontzertu guztietara joateko aukera izan dezagun”.
Mikel Ansola organistak eta DOS-I Taldeak irekiko dute zikloa Azkoitian, Iñaki Carcamoren zuzendaritzapean. Ansolak, Stuttgarteko Petruskircheko organista titularrak, esperientzia handiko kantariek osatutako ahots taldea izango du lagun.
Hilaren 12ko kontzertuan Loreto F. Imaz organista eta Ainhoa Zubillaga mezzosopranoa izango dira protagonista. Gabriel Urbain Faureri omenaldia egingo diote bere heriotzaren mendeurrenean.
Nathan Laube organistak emango dio amaiera zikloari Azkoitian. Organo irakaslea da New Yorkeko Eastman School of Music-en eta nazioarteko aholkularia organo ikasketetan Birminghamgo Kontserbatorioan.

Programa osoa ikusi

 
azkoitia.eus/

Laburrean

Non