AULA / GELA: Benjamin Christensen
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, Zinemaren historia zikloaren barruan, Benjamin Christensen zinema zuzendariaren inguruan izango da.
Benjamin Christensen (1879-1959) Danimarkar zinema zuzendari, gidoilari eta aktorea izan zen. Medikuntza ikasi arren, antzerki-aktore bezala lan egin zuen. Zinemaz geroz eta interesatuago, filmen zuzendaritzari heldu zion. Bere lehenengo filma X misteriotsua (Det Hemmelighedsfulde X, 1913) izan zen. Bigarrena, melodrama sozial bat da, Mendekuaren gaua (Haevnens Nat, 1915) izenekoa. Bertan, bere estilo bisuala, hain asmatzailea, agerian uzten zuen.
Sorginkeria denboran zehar (Häxan, 1922) lanarekin arrakasta itzela lortu zuen. Filma 1920an osatu eta 1922an estreinatu zen. Estilo dokumentala du eta beldurrezko sekuentziekin dramatizatuta dago. Berau Eskandinaviako film muturik garestiena izan zen eta Danimarkan eta Suedian laudorioak irabazi bazituen ere, filma debekatu egin zuten Estatu Batuetan, eta beste herrialde batzuetan.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Urriak 11
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Photomuseum


