Erandio Magikoa 2024: "FREAK SHOW"
2024ko Erandio Magikoa jaialdiaren egitarauaren barruan.
Tor eta Txoborro magoen ikuskizun berria! XX. mende hasierako Freak Show-etan oinarrituta, izaki bitxi eta bereziz betetako saioa dakarkigute oraingoan. Emakume Magnetikoa, munduko tiporik zortedunena, Berunezko Burudun umea, dena aurreikusten duen Pitonisa.. eta askoz gehiago! Zu ere “freak” izango al zara? Zatoz magia eta umorez betetako ikuskizun arraro honetaz gozatzera.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- KonpainiaTor eta Txoborro
- Data 2024(e)ko Irailak 29
- Ordutegia18:00
- LekuaJosu Murueta Plaza
Erandio - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan


