Kultura Plazara 2024 Tolosan: egitaraua
Udari itxiera emango dio aurten Kultura Plazara jaialdi nagusiak. Uztailean beharrean, iraila amaieran ospatuko da, 27tik 29ra. Lekua ere ezberdina izango da: Zumardiatxikiaren ordez, Zumardiaundian izango da.
Hiruna emanaldi izango dira lehen bi egunetan: ostiralean, Amaia Elizaran tolosarraren dantza ikuskizuna eta Janus Lester eta Belako taldeen kontzertuak; larunbatean, berriz, Alurr dantza taldeak ‘Zamaltzain’ ikuskizuna eskainiko du eta iluntzean, Mikel Urdangarin eta Mugan arituko dira. Igandean, Tolosaldeko sortzaileen azokak itxiko du jaialdia.
Kultura Plazara 2024 | Egitaraua:
Irailak 27, ostirala
- 19:30. Dantza ikuskizuna: Amaia Elizaran eta Neønymus musikaria
- 20:00. Kontzertua: Janus Lester
- 22:30. Kontzertua: Belako
Irailak 28, larunbata
- 13:00. Dantza: Alurr
- 20:00. Kontzertua: Mikel Urdangarin
- 22:30. Kontzertua: Mugan
Irailak 29, igandea
- 11:00etatik aurrera. Tolosaldeko sortzaileen azoka. Produktuak: artea, arropa, serigrafia, pintura, bitxiak… Izen ematea uztailaren 15era arte, kultura@tolosa.eus helbidera idatzita.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko irailaren 27(e)tik 2024(e)ko irailaren 29(e)ra
- LekuaZumardiaundia
Tolosa - ZenbatekoaDoan


