Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Silvia Márquez

Yesa 2024(e)ko Irailak 21
  • Organorako Musika Nafarroan Zikloa 2024: Silvia Márquez

2024ko Organorako Musika Nafarroan Zikloaren barne.

"Udazkenerako menu musikal handia dugu Leiren. Johannes Brahmsen lan ospetsuenetako bat entzunez, hobeki ulertuko dugu zergatik jotzen den sinfonikotzat San Salbatore monasterioko organoa. Izan ere, hasiera batean Brahmsek orkestra sinfonikorako sortu zuen San Antonio koralaren gaineko bariazioak lana. Horretaz gain, organorako musika sinfoniko originala eta Johann Sebastian Bachen lanak ere adituko ditugu.

Baliteke Silvia Márquezen ibilbidea hurbiletik jarraitu dutenek uste izatea hura antzinako musika deiturikoan soilik espezializatutako klabezinista eta organista dela, baina errealitatea hori baino zabalagoa da. Hala frogatzen du kontzertu honek, eskakizun eta edertasun handiko programa batekin gainera, XIX. mendeko Frantziako eta Alemaniako musika lanak eta Johann Sebastian handiarenak joko baititu.

Bertzalde, antzeko zerbait gertatzen da Leireko monasterioko organoarekin ere. Izan ere, izugarri ongi funtzionatzen du XIX. eta XXI. mendeen arteko musikarekin, baina lehenagoko musika ere jotzen ahal da, eta emaitza onak lortu. Horretaz, aunitzetan, musika tresna horri deitzen zaio sinfoniko... modernoa."


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Irailak 21
  • Ordutegia17:30
  • LekuaLeyreko monasterioa
    Yesa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non