BLITZ Jaialdia: DIY Zinema analogiko sortzailea
Blitz! zinema hedatu eta zuzeneko ikusizkoen jaialdia da. Irailaren 20an eta 21ean izango da Gasteizen. Ekitaldi artistiko honek ikusizko teknikak denbora errealean esploratzen eta erakusten ditu, eta ikusizko artearen eta musikaren profesionalentzako topagune gisa balio izango du, baita gazteek baliabide horiek esperimentatzeko aukera ere. Jaialdiak teknika digital eta analogikoei buruzko lantegiak eskainiko ditu, profesionalei zein arlo honetan hasi nahi dutenei zuzenduak. Gainera, publiko orokorrari irekitako zuzeneko ikuskizunak egongo dira.
Lantegi honek honek 3 orduko iraupena du, eta parte-hartzaileak zinema eskuz sortzeko arte ikastea du helburu, filmak manipulatu eta ekoizteko eskuzko teknikak erabiliz. Saioan zehar, animazioaren oinarriei buruz ikasiko dute, rekorteekin egindako animazioa eta material filmikoaren manipulazio fisikoa barne. Azalpen teorikoak eta jarduera praktikoak uztartuko dira, eta parte-hartzaileek teknika horiekin esperimentatu ahalko dute haien pieza zinematografiko paregabeak sortzeko. Ez da aurretiko ezagutzarik behar, sormenarekiko eta zinema esperimentalarekiko interesa baino ez.
Laburrean
- Mota Formakuntza
- Data 2024(e)ko Irailak 20
- Ordutegia17:30
- Lekua Izaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia
Errementari kalea, 32
Vitoria-Gasteiz - ZenbatekoaDoan (izen-ematearekin)
- Sarrerak Erosi
- Web Izaskun Arrue Kulturgunea – Gasteiz Antzokia


