AULA / GELA: Giórgios Lánthimos
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiraleko saioa, Giórgos Lánthimos zinemagile greziarraren inguruan izango da.
Giórgos Lánthimos, zinema eta antzerki zuzendari, gidoilari eta ekoizlea, zinema garaikidean duen ikuspegi bereizgarriagatik da ezaguna. Bere obrak estilo paregabea du, askotan, surrealista. 1973an jaio zen Atenasen eta zinema eta telebista zuzendaritza ikasi zuen Atenasko Zinema Eskolan. 1995az geroztik, film luzeak, antzezlanak, bideodantza eta telebistako iragarki ugari zuzendu ditu. 2004ko Atenasko Joko Olinpikoen hasiera eta itxiera diseinatu zuen sormen-taldeko kide ere izan zen.
2018an, Britainia Handiko film onenaren BAFTA saria irabazi zuen The Favourite filmarengatik, eta 2023an, film - komedia edo musikal onenaren Urrezko Globoa, Poor Things filmarengatik; hainbat aldiz izendatu dute Oscar sarietarako. Nazioarteko osperako jauzia Dogtooth (2009) zinema-lan surrealistarekin lortu zuen, familia disfuntzional baten historiaren bidez, alegia. Filma Cannesko Zinemaldian eta 2009ko Sitgeseko Nazioarteko Zinemaldian saritua izan zen.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Irailak 6
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Photomuseum


