Oinak hodeietan 2024: "DÉRIVE" + "UN SOLO DÍA" + "BARRURANZKO BEGIRADAK OLLOS CARA ADENTRO"
"DÉRIVE"
Lotura sozialetatik nola atera nahi duten bi pertsona. Botere- eta mendetasun- estereotipoak alde batera uzteko barne-borroka, non bidaia baten bidez haietan ezkutatutakoa aurkitzearen beldurgarriari aurre egin behar dioten. Aitortu nahi ez dugunetik babesteko eraiki dugun pertsonaia hori; denborak aurrera egin ahala, gure izate ezkutuenetik, arrastaka daramatzagun arintasun eta frustrazio sozialak.
"UN SOLO DÍA"
Espazioa okupatzea, ibilbideaz gozatzea, izatea besterik ez. Izatea, irautea. Egon, pentsatu, jardun, jakin, egin besterik ez. Etengabe eraldatzen ari den bitartean izatea; etengabe, oihartzuna atzean utzita. Zenbat irauten du geratzen denak? Zer geratzen da? Francesca Woodman argazkilariari bizia eman nahi diot, galdu duena bizi ahal izan dezan, etengabe eralda dadin, ahotsa eman eta bere bizitza eten dezan; intenporalitatea denboran bilatzen dut, bizitzara itzuliz.
"BARRURANZKO BEGIRADAK OLLOS CARA ADENTRO"
Onirikoa denaren unibertsoa abiapuntutzat hartuta, Barruranzko begiradak ametsaren ikuskera surrealista ikertu nahi du; logikaren, arrazoiaren, kontzientziaren eta, areago, gustuaren konbentzioen mugak apurtzen diren tokia, norbanako bakoitzaren barne-munduaren eta kanpo-munduaren artean ate bat irekiz.
Laburrean
- Mota Dantza
- KonpainiaRIART + CLARISSA COSTAGLIOLA + iXa
- Data 2024(e)ko Abuztuak 24
- Ordutegia20:30
- LekuaRADA EREMU HARRESITUA
Caparroso - ZenbatekoaDoan


