Aste Nagusi Pirata 2024 Donostian: Albina Stardust & Divina Comedia
Donostiako 2024ko Aste Nagusi Pirataren barruan.
Albina Stardust Drag artistak trabesti jaio zela ziurtatzen du. Bere ibilbideko 4 urteetan, euskal historia eta kulturaren balioetan oinarritutako show moderno eta inklusibo ugari eskaini eta berak euskaraz sortutako kantak argitaratu ditu. Bere emetasuna gazte, lotsagabea, modernoa eta dibertigarria izan arren, oso argi dauka Drag gisa egiten duen lanak gizartea hezi dezakeela aniztasunerako eta beste balio batzuetarako. Divina Comedia ez da barre errazaren bila ikusleak zantarkeriaz sexualki limurtu nahi dituen komikoa (edo ez beti), ezta bere emaztea zein astuna den esatera datorren komikoa, umore handiko Drag artista da, adineko emakume baten itxura duena eta rollo txarra ematen dena. Itxura, eszenaratzea, atmosfera, umore absurdua eta satira garratza eta lotsagabea dira ikuskizunaren elementu nagusiak
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Abuztuak 13
- Ordutegia23:05
- LekuaFlamenka
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan


