Harresietako Jaialdia 2024: Iruña Ilunabarrean

Pamplona/Iruña 2024(e)ko abuztuaren 9(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • Harresietako Jaialdia 2024: Iruña Ilunabarrean

2024ko Harresietako Jaialdiaren egitarauaren barruan.

O-ko Andre Maria plaza. Ostiraletan. Abuztuak 9, 16 eta 23. 20:00. IRUÑA ILUNABARREAN.

Gozatu Iruñeko ilunabarrez kaleko arteen, dantzaren eta musikaren erakustaldi artistikoekin birsortutako espazio batean. Ikuskizunak, teknologikoki, eguzki-energia baliatuz eginen dira. Zikloak zientzia, artea, teknologia berriak eta energia berriztagarriak uztartzen ditu.

ABUZTUAK 9

O2 Oxygen

PIA

Ekologia / zirkua

Performance honek antzerki fisikoa eta forma animatuak erabiltzen ditu ikuslea gogoeta egitera gonbidatzeko, teknologiak giza harremanak desagerrarazi dituen gizarte batean bizirauteko moduari buruz.

ABUZTUAK 16

Desªnuda

Maitane Sarralde

Dantza / zirkua

Dantza garaikidea eta zintzilikatutako dantza uztartzen dituen ikuskizuna da Desªnuda. Korapiloari buruzko ikuskizun honek, hutsaren aurrean biluzteko gonbidapena dakar. Maitane Sarraldek bere lehenengo bakarkako proposamenean murgiltzea erabaki du, sortzaile eta antzezle gisa.

ABUZTUAK 23

Ardatzak

Zirkozaurre

Zirkua

Proposamen honen bidez mugitzeko dugun beharrari buruz gogoeta egiteko aukera izanen dugu. Zirku garaikideko ikuskizun hipnotiko honetan bi artistak diaboloarekin, akrobaziekin eta oreka-jokoekin duten trebezia erakutsiko dute.


Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko abuztuaren 9(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 23(e)ra
  • OrdutegiaAbuztuak 9, 16 eta 23: 20:00
  • LekuaO-ko Ama Birjinaren Plaza

    Pamplona/Iruña
  • ZenbatekoaDoan

Non