Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko Abuztuak 7
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: Edurne eta Zeledon Txikiren jaitsiera

Abuztuaren 7an Andre Maria Zuriaren jaietako haurren eguna ospatzen da. Azken edizioetan bezala, Edurne eta Zeledon Txiki Andre Maria Zuriaren plazara jaitsiko dira San Migel dorretik.

Edurne eta Zeledon Txiki goma-apar eta poliesterrez egindago irudien bidez irudikatzen dira, 12 urte eta 1,5 metro inguruko haur baten itxurak eginez. Edurne baserritarrez jantzia agertuko da; gona eta koadro granatezko zapia, lihozko alkandora eta mantal zuria eta gerruntze beltza ditu soinean. Bere laguna, Zeledonen erreplika bat da.

Plazara iritsitakoan, Zeledonen jaitsiera-n gertatzen den bezala, Edurnek eta Zeledon Txikik bertaratu den jendetza agurtuko dute, hezur-haragizko homologoek gorpuztuta, hau da, bi koadrilatako neska eta mutil bana. 

Ekitaldian Udal Musika Banda eta Udal Txistulari Bandak parte hartuko dute eta Erraldoien konpartsaren dantzaldia ikusteko aukera izango da.

 


Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Abuztuak 7
  • Ordutegia12:00-13:30 (gutxi gorabehera)
  • LekuaAndra Mari Zuriaren Plaza

    Vitoria-Gasteiz

Non