Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: "El novio de España"

Vitoria-Gasteiz 2024(e)ko abuztuaren 4(e)tik 2024(e)ko abuztuaren 5(e)ra
  • Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaiak 2024: "El novio de España"

2024ko Gasteizko Andre Maria Zuriaren Jaietako egitarauaren barne.

Juan Carlos Rubio musikazko komedia batekin datorkigu berriro, En Tierra extraña eta gero. Lan hura 1936ko Espainia errepublikanoari buruzko trilogia musikalaren lehen kapitulua izan zen; Gerra Zibilak eztanda egin berriak harri eta zur utzi zituen Concha Piquer, Rafael de León, Federico García Lorca eta beste hainbat.

Bigarren atal honetan ere elementu errealak –historikoak– eta asmatuak uztartzen ditu egileak. 1952ko gau batean, Violetas imperiales filmaren errodaje-platoan, Luis Mariano euskal abeslari ospetsuak Carmen Sevillari ezkontzea eskatzea erabaki zuen, hartara bere egoera "normalizatze” aldera. Izan ere, horrela isilarazi egin ahal lituzke bere sexualitateari buruzko zurrumurruak, eta baita gurasoak (Frantzian erbestean, Errepublikaren aldekoak baitziren) Espainiara itzularaztea ere. Carmen Sevillak ez du interesez ezkondu nahi, baina adiskide du Luis Mariano, eta hari laguntzea erabaki du.

Erbesteari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu antzezlan honek, baita frankismo garaiko askatasun ezari buruz ere, askatasun politikoen zein maitasunaren eta sentimenduen alorreko askatasun ezaren inguruan

Fitxa artistikoa:

  • Zuzendaria eta egilea: Juan Carlos Rubio
  • Musika zuzendaria eta konpositorea: Julio Awad
  • Koreografoa: Rubén Olmo
  • Artistak: Christian Escuredo, Carmen Raigón, Didac Flores eta Carmen Morales

 

Laburrean

Non