Zarauzko Udako Musikaldia 2024: "Inblue", Mario Prisuelos & Sigma Project Quartet
Zarauzko 2024ko Udako Musikaldiaren barruan.
Abuztuan ospatuko da 36. Udako Musikaldia Zarautzen, eta beste behin, zarauztarrok musika klasikoaz gozatzeko aukera aparta izango dugu Santa Klara elizan. Lau kontzertu izango dira abuztuan zehar, abuztuaren 2an, 23an, 30ean eta 31n eta ikus-entzuleei musika klasikoa bere zabaltasunean eskainiko diete.
Musikaldiko kontzertuak Santa Klara komentuko elizan izango dira, 20:00etan, eta 200 pertsonentzako aforo mugatua izango dute.
Programazioari hasiera emateko, abuztuaren 2an, Mario Prisuelos & Sigma Project Quartet taldearen ‘Inblue’ emanaldia izango da. Philip Glass, Leonard Bernstein eta George Gershwinen obrak interpretatuko dituzte Mario Prisuelosek, pianoan, eta Sigma Project Quarteteko kideek: Andrés Gomis saxo sopranoak, Angel Soria saxo altuak, Alberto Chaves saxo tenoreak eta Josetxo Silguero saxo baritonoak osatzen dute taldea.
Egitaraua:
Lehenengo zatia
PHILIP GLASS
Concerto for saxophone quartet (1995)
Bigarren zatia
LEONARD BERNSTEIN
Candide (1956)
Pianorako eta saxofoi-laukoterako
GEORGE GERSHWIN
Rhapsody in Blue (1924)
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Abuztuak 2
- Ordutegia20:00
- LekuaSanta Klara komentua
Zarautz - Zenbatekoa4 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez


