"Izotz Aroa 3: Dinosaurioen egunsentia" (Ice Age 3: El origen de los dinosaurios)
Diego, Scrat eta lagunen abenturen hirugarren zatia. Oraingoan, hainbat dinosaurorekin borrokatu beharko dute. Scrat-ek oso iheskorra den ezkurra bereganatzen saiatzen jarraitzen du (bitartean, agian, benetako maitasuna aurkituko du); Manny eta Ellie beraien mini-mamutaren jaiotzaren zain daude; Sid, nagia, istilu handi batean sartu da, dinosauro-arrautza batzuk aurkitu ondoren familia bat osatu baitu bat-batean; eta Diego, sable-hortzen tigrea, bere buruari galdetzen dio ea lagunekin hainbeste denbora pasatzeak ez ote duen "bigunegia" bilakatu. Zorigaiztoko Sid salbatzearren, lagunartea lur-azpiko mundu misteriotsu batean sartu da. Dinosauroekin liskarrak dituzte, flora eta fauna zoroari egin beharko diote aurre, eta Buck izeneko dinosauro-ehiztari bihozgabe bat ezagutu dute.
Fitxa teknikoa:
Zuzendariak: Carlos Saldanha, Mike Thurmeier
Herrialde: AEB
Urtea: 2009
Iraupena: 85 minutu
Hizkuntza: Euskara
Informazio gehiago Filmaffinity webgunean: Izotz aroa 3. Dinosaurioen egunsentia.
Laburrean
- Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
- Data 2024(e)ko Abuztuak 2
- Ordutegia11:00
- Lekua Aiete Kultur Etxea
DK. Aiete pasealekua, 63
Donostia-San Sebastián - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara
- Web Aiete Kultur Etxea


