Bakioko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2024: egitaraua

Bakio 2024(e)ko uztailaren 28(e)tik 2024(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • Bakioko Nazioarteko Folklore Jaialdia 2024: egitaraua

Urtero legez, San Inazio egunaren bezperan, uztailaren 30ean, martitzena, Itxas-Alde Dantza Taldeak Nazioarteko XXXII. folklore jaialdia antolatuko du.

Ekitaldia arratsaldeko 20:00etan hasiko da Bakioko Kiroldegian eta bertan Serbiako "Kud Dido Becej" dantza taldeak eta Kazakhstango "NAZ" konpainia folkloriko nazionalak hartuko dute parte.

Egun horretan, eguerdiko 12:00etan, korporazioak harrera egingo die nazioarteko folklore jaialdian parte hartuko duten talde horiei. Denak gonbidatuta zaudete Udalaren ekitaldira etortzen eguerdiko 12:00etan, folklore talde bi hauei laguntzeko, harrera egiteko eta Bakiora bertaratu izana eskertzeko.

Horren ostean, taldeek kalejira egingo dute Bakioko kaleetan barrena, gauean izango den jaialdia iragarriz.

Kartela (PDF 1,2MB)

bakio.eus/

Laburrean

  • Mota Jaialdia
  • Data 2024(e)ko uztailaren 28(e)tik 2024(e)ko uztailaren 31(e)ra
  • LekuaBakio

Non