"Materialak" ikastaroa, Pablo Messiezekin
"Ezagutza gehituz" ikastaroaren bosgarren edizioa.
"Ezagutza Gehituz" ekimenaren bosgarren edizio honetako ikastaroen helburua konexio berriak egitea da, sorkuntzan begirada berriak sortzeko. Hala, antzerki-pedagogiaren atala finkatu nahi da, sortzaileei tresnak emateko, beren filmatzeak, antzerki-obren entseguak edo dantza-entseguak uztartu ahal izateko zuzendaritza eszenikoan hasi berri diren ume zein gazteei ikastetxeetan klaseak ematearekin. Atal pedagogiko honen helburu nagusia da klaseetan sortzailearen pertsonalitateari gehitzen zaion teknika bat transmititzea.
"Ezagutza Gehituz V" ekimenaren bidez askotariko espezialitateetan tresnak eta ezagutzak partekatu nahi dira, une honetan jardunean dauden Arte Eszenikoetako profesionalen eskutik. Gure sektorean hizkuntza berrietan izandako aurrerapenak eraman gaitu aurten beste begirada batzuk sorraraziko dituzten konexioak egiten lagunduko diguten ikastaroak proposatzera.
"Materialak" ikastaroa, Pablo Messiezekin
IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA
Zer egiten dugu antzerkia egiten dugunean? Zertan gabiltza? Zer izango litzateke garrantzitsua entrenatzea eszenan egoteko? Zeintzuk dira gure materialak?
Tailer honek egunero arlo eszenikoaren gai bat lantzea du helburu (tokia, begirada, mintzamena). Horrekin batera, material batean edo bestean arreta jartzean sortuko diren ondorio posible guztiak aztertuko ditugu.
Antzezpena kontzeptuak erlazionatzeko modu bat dela jotzen dugu. Hala, ikusiko dugu material batetik bestera arreta aldatzeak gorputzari eta mintzamenari nola eragiten dien. Jakin-min horren helburua ez da ulertzea, zerbait berria ezagutzea baizik. Horiek horrela, egiten utziko diogu geure buruari, eszenatokian egotea berriro zer den jakiteko desira hutsagatik.
Parte-hartzaileek testu labur bat ekarri beharko dute, buruz ikasita.
DATAK: Uztailaren 26tik 28ra.
ORDUTEGIA:
Uztailak 26: 17:00-20:00.
Uztailak 27: 10:00-13:00 eta 16:00-19:00.
Uztailak 28: 10:00-13:00. 12 ordu guztira.
NORI DAGO ZUZENDUA? Aktoreei, dantzariei, zuzendariei, musikariei eta dramagileei zuzenduta dago, bai eta ikerketa-eszenikoan interesa duten guztiei ere.
PREZIOA: 240 €.
*IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: UZTAILAK 5.
PABLO MESSIEZ
Pablo Messiez antzerkiko aktorea, egilea eta zuzendaria da.
Buenos Airesen jaio zen 1974an eta 2009tik bizi eta lan egiten du Madrilen.
Honako hauek dira bere testu garrantzitsuenetariko batzuk: Los ojos, Las Canciones, Todo el tiempo del mundo eta La voluntad de creer.
Berak egindako obra horiez eta beste batzuez gain, Samuel Beckett, Federico García Lorca eta Jean Geneten testuak eraman ditu eszenatokira, besteak beste.
2015ean zuzendaririk onenaren Max Saria jaso zuen, Zentro Dramatiko Nazionalerako Alberto Conejeroren La piedra oscura antzezlanean egindako muntaiagatik. 2018an Valle Inclán Sarien finalista izan zen, Abadía Antzokirako Santiago Lozaren He nacido para verte sonreir testua eszenaratzeagatik. Aurten, urteko obrarik onenaren Max eta Godot Sariak jaso ditu, La voluntad de creer muntaiarengatik. Halaber, testurik onenaren Godot Saria irabazi du, bai eta Espainiako Eszena Zuzendarien Elkarteko zuzendari onenaren izendapena ere.
2023ko abenduan Los gestos estreinatu zuen. Berak egindako testua da eta Zentro Dramatiko Nazionalarekin eta Kamikaze Antzerkiarekin elkarlanean egin zuen.
Dramagilea eta eszena-zuzendaria izateaz gain, honako erakunde hauetan ere garatu du bere ibilbidea, irakasle gisa: Madilgo Carlos III Unibertsitatea, Bartzelonako Beckett Aretoa, Santanderreko Menéndez Pelayo Unibertsitatea eta Buenos Airesko Unibertsitateko Ricardo Rojas Kultura Zentroa.
Honako hauek argitaratu ditu: Asymmetrical- Motion; Notas sobre pedagogía y movimiento Lucas Condró autorearekin batera, Las palabras de las obras testu-bilduma, El tiempo que estemos juntos, Las canciones, El texto infinito eta La voluntad de creer. Guztiak Continta Me Tienes argitaletxeak editatu ditu. Aurten Los gestos argitaratuko du, Zentro Dramatiko Nazionalak editatuko duena.
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko uztailaren 26(e)tik 2024(e)ko uztailaren 28(e)ra
- Lekua Utopian - Errotatxu Industrialdea, D eraikina, 1-2 (Getxo)
- Web Utopian
- Izena emateko informazioa
- Info Gehiago


