GU taldea

Tolosa 2024(e)ko Uztailak 19
  • GU taldea

"Sekulako zirrara eragiten dute Olinpiar Jokoek. Denok dakigu, ordea, lau urteren buruan bueltan izango direla. GU taldearen zuzenekoek sekulako zirrara eragiten dute. Ez dago jakiterik, ordea, bueltan noiz izango diren. Musikarekin ez ezik, egutegiarekin ere inprobisatu zaleak dira.

Duela zortzi urte elkartu ziren azkenekoz: Tolosa 2016.

Bada, bueltan dira. Izpiritu olinpikoak eraginda, akaso, uztailaren 19an zuzenean ariko dira 3 Tabernako terrazan.

Ez hutsik egin, eurek ere ez baitakite hurrengoa noiz izango den.
 
Antton Telleria, Ander Zubillaga, Xabier Beldarrain, Ivan Alzate, Ion Arruebarrena. Ta akaso gonbidaturen bat...
 
Beraien temak, bertsioak eta inprobisazioa"

Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Uztailak 19
  • Ordutegia18:30
  • Lekua3 tabernaren aurreko plaza
    Tolosa
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaElebietan

Non