UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Itzulpengintza eta teknologia: aurrera eskuz esku, aurrera aurrez aurre"
Aurrez aurre eta online zuzenean.
Ikastaroa euskaraz eta gaztelaniaz izango da. Itzulpen-zerbitzua jarriko da euskaraz egiten diren hitzaldietarako. Tailerra gaztelaniaz egingo da.
Azalpena
Adimen artifiziala boladan dago, eta horrek egungo bizitzako hainbat eremutan du eragina, besteak beste, gizartean eta merkatuan. Gizartean ematen ari den eraldaketak inpaktu zuzena du merkatuan eta kontsumitzeko ditugun moldeetan; eraldaketa horrek eragin zuzena izan du itzulpengintzako sektorean.
Teknologia berrienek itzulpengintzako sektorean izaten ari diren eragina aztertuko da Uda Ikastaroan, bai gizartearen eraldaketaren ikuspuntutik (itzulpengintzako sektoreari buruzko pertzepzioa zein den gizartean), bai adimen artifizialeko azken sistemek sektorean bertan, zerbitzu emateko moduan eta ikerketak garatzeko moduan, izan duen aldaketatik.
Uztailaren 17ko tailerrera joateko aldez aurretik izena eman behar da.
Helburuak
Hizkuntza eta teknologia uztartzen dituzten ikerketa-proiektuen berri edukitzea, batez ere, hizkuntza eta hizkuntzaren kalitatea ardatz dituzten proiektuena.
Sektore bereko errealitate ezberdinen ikuspuntuetatik ikastea.
Sektoreari eragiten dioten eragile ezberdinen egoera ezagutzea.
Sektoretik kanpo hizkuntza-teknologiek dituzten eraginei buruz hausnartzea.
Jarduera nori zuzenduta
Unibertsitateko ikaslea
Irakasleak
Profesionalak
Itzulpenintza-sektoreko profesionalak (enpresak eta autonomoak)
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko uztailaren 17(e)tik 2024(e)ko uztailaren 18(e)ra
- Lekua Bizkaia Aretoa - Abandoibarra hiribidea, 3 (Bilbao)
- Zenbatekoa25 / 84 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Bizkaia Aretoa
- Izena emateko informazioa


