Jazz for Innovation by Hibridalab 2024
Jazz for Innovation by Hibridalab itzuli da, Vitoria-Gasteizko Jazzaldiaren esparruan musikako profesionalekin egindako solasaldi ilustratuen zikloa. Topaketa horiek uztailaren 16an, 17an, 18an eta 19an izango dira Hibridalaben, eta musika-sormenaren eta enpresa- eta antolaketa-berrikuntzaren arteko elkargunea aztertzeko diseinatu dira. Baldo Martínez jazzlari ospetsuak emango dio hasiera zikloari Música Imaginaria. De la idea a la producción izeneko hitzaldiarekin eta Música imaginaria bere azken diskoaren lehen aurkezpenarekin. Sarrera gonbidapenarekin izango da.
2023ko lehen edizioaren arrakastaren ondoren (Moisés P. Sánchez eta Iñaki Salvador pianistak eta Manek Fortiá baxu-jotzailea izan genituen lagun), aurten Baldo Martínez eta Pablo Martín Caminero kontrabaxu-jotzaile eta konpositoreak, Clara Peya pianista eta konpositoreak eta Ramón Prats bateria-jotzaile eta konpositoreak hartuko dute parte.
Saioetan, berrikuntzari eta erakundeei lotutako gaiei buruzko esperientziak eta ikuspegiak partekatuko dituzte. Beren kontakizunen bidez, sormenaren esparrua eta, bereziki, musika berrikuntzarako ekarpen bat izan daitezkeela azalduko dugu. Halaber, adibide musikalizatuekin jorratuko dute nola beren sormen-prozesuek, lankidetza-teknikek eta erronkei aurre egiteko moduek ikasgai eta estrategia baliotsuak eskain ditzaketen sormena eta berrikuntza sustatzeko hainbat antolakuntza-testuingurutan.
Azkenik, gune bat irekiko da parte-hartzaileek Roberto Gómez de la Iglesiak gidatutako solasaldian parte har dezaten. Bertan, publikoak galderak egiteko, ideiak partekatzeko eta eztabaidan sakontzeko aukera izango du.
PROGRAMAZIOA
- Uztailak 16, asteartea | 12:00etan | Baldo Martínez. Kontrabaxu-jotzailea eta konpositorea
Música imaginaria diskoaren aurkezpena
Hitzaldia: Música Imaginaria. De la idea a la producción
- Uztailak 17, asteazkena | 12:00etan | Pablo Martín Caminero. Kontrabaxu-jotzailea, konpositorea eta ekoizlea
Hitzaldia: Hibridar diversidades para multiplicar resultados
- Uztailak 18, osteguna | 12:00etan | Clara Peya. Pianista eta konpositorea
Hitzaldia: El imperativo de innovar y la salud en el trabajo
- Uztailak 19, ostirala | 12:00etan | Ramón Prats. Bateria-jotzailea
Hitzaldia: Improvisar con acierto en la toma de decisiones
Laburrean
- Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
- Data 2024(e)ko uztailaren 16(e)tik 2024(e)ko uztailaren 19(e)ra
- Lekua Hibridalab - Miguel de Unamuno Hiribidea, 1, 01006 Gasteiz, Araba (Vitoria-Gasteiz)
- Web Hibridalab


