Santurtziko Jaiak 2024: "¡Agur, Otxoa feroz!"
2024ko Santurtziko Karmengo Jaien programazioaren barruan.
Aurten, Karmengo Jaien programazioaren barruan, Serantes Kultur Aretoak José Antonio Nielfa "La Otxoa" ezagunaren omenezko eta agurreko ikuskizun musikala eskainiko du.
"La Otxoa" entzutetsuak agur esango die agertokiei, baina zerbaitek ileordea behin betiko zintzilikatzea eragotziko dio.
"La Otxoaren" zain, lau aktorek bere bizitza eta ibilbidea markatu zuten abestiak gogoratuko dituzte. "La Otxoa" ordea, ez dirudi bere azken ikuskizunera iritsiko denik. Garaiz aurkituko al dute? Deskubritu obra hunkigarri eta dibertigarri honetan.
Bilboko harrotasun guztien kantaria,
peluka eta takoidun poeta,
lentejueladun juglarea,
zintzotasunaren pregoilaria eta gaueko erregina.
1979an askatu zuen bere burua Bilboko jai batzuetan,
beste askoren zapalkuntza arinduz.
Izenez Jose Antonio, abizenez, La Otxoa.
Fitxa artistikoa:
- Zuzendaria: Getari Etxegarai
- Zuzendari laguntzailea: Leire Orbe
- Dramaturgia: Unai Izquierdo
- Antzezleak: José Antonio Nielfa "La Otxoa", Arnatz Puertas, Gemma Martínez, Unai Izquierdo, Getari Etxegarai
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko Uztailak 13
- Ordutegia20:00
- Lekua Serantes Kultur Aretoa
Máximo García Garrido, 13 Behea
Santurtzi - Zenbatekoa16 / 18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaGaztelania
- Web Serantes Kultur Aretoa


