Iturri Ondoan 2024: "Begiradak"

Deba 2024(e)ko Uztailak 12
  • Iturri Ondoan 2024: "Begiradak"

Irudi proiekzioa, argitaratu gabeko testu irakurketarekin, performanceekin edota kantuekin.

Iturri Ondoan programazioaren barruan, hitzordu berria, bihar, ostirala Plaza Zaharrean. 22:00etan, magiaz beteko da Plaza Zaharra, literatura, irudiak eta musika uztartuko dituen "Begiradak" kultur emanaldi bereziarekin; sormenez beteriko gaua eta ekitaldia izango da, hitzak, dantzak eta antzerki emanaldi txikiak txirikordatuz, bertaratzen diren pertsona guztien gozamenerako, esperientzia paregabeaz gozatzeko aukera izan dezaten. 

Iturri Ondoan:

Iturri Ondoan euskaraz sortutako eta pentsatutako kultur ekitaldiak barnebiltzen dituen ekimena da. Beraz, euskara da Iturri Ondoan ekimenaren baitan antolatutako kultur jarduera guztien oinarri eta arrazoi nagusi eta bakarra. Helburua bikoitza da: alde batetik, egungo kultur erreferente nagusiak erakartzea eta, bestetik, herriko jendea bertako ekimenekin konektatzea. Aurten ere, euskaraz sortu eta pentsatutako disziplina ezberdinetako hainbat kultur ekitaldi antolatu dira,euskal hizkuntza-komunitatea sendotzeko.

Iturri Ondoan proiektuak Deba euskaraz bizi den herria izaten jarraitzea du helburu, euskal  kulturari eta euskarari lotuta. Ekimen hau, gainera, herriko txokorik maitatuenetako batean garatzen da, Plaza Zaharrean, eta hamaikagarren ediziora iritsi da, euskal kulturaren aberastasuna islatzen duten askotariko ikuskizunak eskaini ostean. 

deba.eus

Laburrean

  • Mota Bestelakoa
  • Data 2024(e)ko Uztailak 12
  • Ordutegia22:00 - 23:00
  • LekuaPlaza Zaharra
    Deba
  • HizkuntzaEuskara

Non