Webinar-a (online): "Kalku: CO2 aztarnaren kalkulagailu arina garatze-fasean dauden kultura proiektuetarako"
KALKU Basque Green Filmek diseinatutako tresna-prototipoa da, CO2-aren emisioak murrizteko eta proiektu iraunkorragoak egiteko aukerak erraz identifikatzeko. Gutxi gorabeherako kalkulua garatzen ari diren proiektuen aurrekontuan oinarritzen da, eta hainbat arlo nagusirekin lotutako karbono-emisioen banakatzea eskaintzen du, hala nola bidaiak (hegazkina, trena, autobusa), langileen eta materialen garraioa, ostatua, kontsumoa eta elektrizitate-sorkuntza, elikadura eta eraikuntza-materialak.
Uztailaren 11n webinar bat egingo da, online, honako hauei zuzenduta:
- Zinema eta ikus-entzunezkoen ekoizleak
- Antzerkiaren eta arte eszenikoen ekoizleak
- Kontzertuen eta musika-biren antolatzaileak
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Uztailak 11
- Ordutegia10:00-10:45
- Lekua - ()
- Izena emateko informazioa


