"Gorputza, objektu biziduna" ikastaroa, Idoia Ayestaranekin

Getxo 2024(e)ko uztailaren 8(e)tik 2024(e)ko uztailaren 11(e)ra
  • "Gorputza, objektu biziduna" ikastaroa, Idoia Ayestaranekin

"Ezagutza gehituz" ikastaroaren bosgarren edizioa.

"Ezagutza Gehituz" ekimenaren bosgarren edizio honetako ikastaroen helburua konexio berriak egitea da, sorkuntzan begirada berriak sortzeko. Hala, antzerki-pedagogiaren atala finkatu nahi da, sortzaileei tresnak emateko, beren filmatzeak, antzerki-obren entseguak edo dantza-entseguak uztartu ahal izateko zuzendaritza eszenikoan hasi berri diren ume zein gazteei ikastetxeetan klaseak ematearekin. Atal pedagogiko honen helburu nagusia da klaseetan sortzailearen pertsonalitateari gehitzen zaion teknika bat transmititzea.

"Ezagutza Gehituz V" ekimenaren bidez askotariko espezialitateetan tresnak eta ezagutzak partekatu nahi dira, une honetan jardunean dauden Arte Eszenikoetako profesionalen eskutik. Gure sektorean hizkuntza berrietan izandako aurrerapenak eraman gaitu aurten beste begirada batzuk sorraraziko dituzten konexioak egiten lagunduko diguten ikastaroak proposatzera.

"GORPUTZA, OBJEKTU BIZIDUNA" IKASTAROA
IDOIA AYESTARANEKIN

IKASTAROARI BURUZKO INFORMAZIOA

Laborategi honek oinarritzat hartzen du aktorearen gorputzetik sortzen den hizkuntzaren ikerketa, bai eta hizkuntza hori objektu/txotxongilo bizigabera pasatzea ere.

Gazte eta helduei zuzenduta dago eta txotxongiloaren esentziara bideratutako garapen eta hurbilketa PRAKTIKO bat proposatzen du. Horrek aukera emango digu iruditeria eta ametsetatik abiatuta oinarrizko jokora eta joko metaforikora bidaiatzeko.
35 urte baino gehiagoz antzerkigile berriak sortzeko eta bilatzeko esperientzian oinarritutako metodologia duen diziplinarekiko grina partekatzea dugu helburu.
Irudimenaz baliatuko gara sormenera heltzeko. Gorputzeko txotxongiloek, manikiek, maskarek, elementuek eta objektuek espazio emozional kontraesankorrak, intuitiboak eta aldi berean koherenteak ikertzeko aukera emango digute.
Egungo panorama eszenikoa oso dinamikoa eta plurala da. Hala, txotxongiloek eta animazioen munduak balio artistikoa ez ezik, aktorearen eta objektu/elementu bizigabeen arteko fusio estiloa ere ematen ari dira.

PROGRAMA

  • Txotxongiloaren historia, teoria eta tradizioaren hastapen laburra. Jatorriari buruzko ikusmoldeak: tradizionala eta egungoa.
  • Txotxongiloen artea. Dramagintza txotxongilolarigilea. Teknika ezberdinak eta maneiua/animazioa errepasatzea.
  • Espazioa osatzea eta mugimendua: Koordinazioa eta disoziazioa: aktorearentzat eta izaki bizidunarentzat jokoak eta dinamikak.
  • Aktorearen gorputzeko anatomia eta ezaugarriak, gorputzeko txotxongiloaren ikerketa egiteko, non gorputzaren edozein atalek eta atalen adierazpenek bizitutako pertsonaiak sortzen dituen. Banakako eta taldeko proposamenak sortzea.
  • Txotxongilo hibridoa, aktorea eta txotxongiloa fusionatzen dituena. Paperez, kartoiz, oihalez eta beste material batzuez egindako prototipoak egiteko berehalako sormena proposatzen da. Material horien bitartez pertsonaia bakoitzak behar duen buruaren, gorputz-adarren edo atal bizigabeen oinarrizko eraikuntza egingo da.
  • Eguneroko objektuei eta laguntzaile bakoitzak ekarritako eduki emozionala duten objektuei bizia ematea. Hurbileko mikrodramaturgiak sortzea. Dokumentu-antzerkira gerturatzea.
  • Elementu naturalen bitartez txotxongilo kolektiboak sortzea. Txotxongiloen erabilera eta mugimendu espresiboa. Segida erritmikoa eta emozionalitatea.

DATAK: Uztailaren 8tik 11ra.

ORDUTEGIA: 10:00-14:00. 16 ordu guztira.

NORI ZUZENDUTA: Aktoreak, dantzariak eta arte eszenikoetako profesionalak.

PREZIOA: 180 €.

*IZENA EMATEKO AZKEN EGUNA: EKAINAK 28. 

IDOIA AYESTARAN ARISTOI

Arte-zuzendaritza. Antzezlea eta performerra da. Arte-terapeuta. Kudeatzaile kulturala. 2003tik Gasteizen eta Arabako lurraldean jaialdiak eta publikoak prestatzeko programak zuzendu eta ekoiztu ditu.

1983an hasi zen bere dedikazio artistiko profesionala. 1983an Hordago antzerki-kooperatiba sortu zuen eta 1987an, aldiz, Panta Rhei teatro SL.

Berrogei urtez egin du lan ikerketa-eszenikoan eta txotxongiloarekin lotutako hizkuntza berrien bilaketan, objektu eta materialen animazioan eta aktore/txotxongilolari fusioko dramaturgia berrien esperimentazioan.

Informazio gehiago


Laburrean

Non