Getxo Jazz 2024: Nita + STACEY KENT
Getxo Jazz 2024 jaialdiaren barruan.
- STACEY KENT
Stacey Kenten ahotsa nazioartean ezaguna da munduko jazz arloan. Jarraitzaile eta sari ugari ditu, hala nola Grammy sarietarako hainbat izendapen eta saldutako bi milioi album baino gehiago. Bere musikak sentsibilitate poetikoa igortzen du, generoko abeslari handien esparruan ezberdintzen dela. Estereotipoak hautsi ditu eta bere eraginen artean jazzaren izen handiak ez ezik, musika klasikoa, bossa nova eta poparenak ere aurki ditzakegu, hala nola Leonard Bernstein, María Callas, João Gilberto, Elis Regina edo Paul Simon.
- Talde Lehiaketa: Nita
Nita nazioarteko taldeak Suedia, Espainia, Irlanda, Herbereak eta Norvegiako musikariak biltzen ditu. Honako hauek osatzen dute boskotea: Anja Gottberg (baxua, konposizioak), Antonio Moreno (tronpeta), Micheal Murray (saxofoi altua), Siebren Smink (gitarra) eta Magnus Austad (bateria). 2020an eratu zen taldea Amsterdamen eta ordutik hona estilo paregabea sortu dute, sakontasuna eta gozotasuna transmititzen dituena.
Sarrera: 25 € / Ordainezko kontzertuen bonua: 80 € (apirilaren 15etik salgai)
Saltokiak:
- Kutxabank-en orotarako kutxazainak
- https://getxokultura.janto.es/
- Muxikebarriko Informazio-bulegoa (8:30-14:30, astelehenetik ostiralera)
- Muxikebarriko txarteldegia (Astelehenetik ostiralera: 10:30-13:30 / 16:30-19:30 eta ikuskizunak hasi baino ordubete lehenago)
- Romo Kultur Etxea (Astelehenetik ostiralera: 9:00-14:00 / 16:00-18:00)
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Uztailak 6
- Ordutegia21:00
- Lekua Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa
Basagoiti etorbidea, 77
Getxo - Zenbatekoa25 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaBat ere ez
- Web Muxikebarri - Getxoko Arte, Kultura eta Kongresuen Zentroa


