Zaldibarko Jaiak 2024: egitaraua
Zaldibarko jaiak uztailaren 4tik 7ra ospatuko dira, aniztasunez beteriko 40 ekitaldirekin.
Jaiak uztailaren 4an hasiko dira, Donien Atxa ipintzearekin batera. Txupina gaztetxeko kideek botako dute, eta Jose Luis Mendilibar futbol entrenatzaileak merezitako omenaldia jasoko du. Egitarauko eskaintza musikalean, Belako eta Tatxers taldeen emanaldiak nabarmentzen dira
Zaldibartarrek etxean gelditzeko aitzakirarik ez izateko moduko jaiak ospatuko dituzte uztailaren 4tik 7ra bitartean. Jai Batzordeko kideek, udalarekin elkarlanean, 40 ekitalditik gora barnebiltzen dituen egitaraua prestatu dute. Anitza, herrikoia, parte hartzailea eta askotariko adin tarteei begirako jai programa izango da.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko uztailaren 4(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
- LekuaZaldibar


