Webinar-a (online): Musika sustatzeko dirulaguntzak 2024
Musika Bulegoak Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak kaleratutako 2024ko musika sustatzeko eta banatzeko dirulaguntzari buruzko webinar bat antolatu du.
Online informazio-saio hau uztailaren 4ean izango da, osteguna, 10:30etan. Pilar Aguilar, Sympathy for the lawyer-eko zuzendaria, eta Imanol Arana, Eusko Jaurlaritzako ordezkaria, laguntza honen xehetasunak azalduko dituzte eta sektorearen zalantzak argituko dituzte.
Webinar honen parte-hartzea doakoa da, baina formulario honen bidez eman behar duzu izena.
Dirulaguntzaren modalitateak hauek dira:
a) Proiektu unitarioak (autogestioa).
b) Enpresa-proiektuak (management enpresak).
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Uztailak 4
- Ordutegia10:30
- Lekua - ()
- ZenbatekoaDoan, aurrez izena emanda


