Getxo Jazz 2024: Seada Quartet + JAMES CARTER ORGAN TRIO

Getxo 2024(e)ko Uztailak 3
  • Getxo Jazz 2024: Seada Quartet + JAMES CARTER ORGAN TRIO

Getxo Jazz 2024 jaialdiaren barruan.

JAMES CARTER ORGAN TRIO

Kritika eta publikoa bat datoz James Carter benetako urakan musikal gisa deskribatzerakoan. Detroiteko saxofoi-jotzaileak merezitako ospea lortu zuen Billie Holiday, Django Reinhardt edo Coltrane bezalako maisuen lan ezagunen bertsioen bitartez. Getxora ekarriko duen Organ Trio taldeak banaketa instrumental paregabea darama. Alex White bateria-jotzailea, konplexua eta sentikorra, eta Gerard Gibbs teklatu-jotzailea, bere trebetasun teknikoarekin Hammond B3 organora arituko dira. Potentzia fisiko miresgarriko zuzenekoa, jazz zabalduaz gozatu ahal izango dugu funk gogorrenaren lurralderaino.

Talde Lehiaketa: Seada Quartet

Lois Rivera saxofoi-jotzaile galiziarraren gidaritzapean, Martín Oterok (pianoa), Miguel Piñeirok (kontrabaxua) eta Esteban Lavignek (bateria) osatzen dute laukotea, taldekide  guztiak A Coruñako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan trebatuak direla. Soinu modernoa  duen konbo da eta bere lanean musika-espektro zabal baten aztarnak ikus daitezke, instrumentista bakoitzaren ekarpenen ondorioz.

 

getxo.eus

Laburrean

Non