Euskal ekoizleen gosaria: "Soluciones financieras para los proyectos audiovisuales"

Bilbao 2024(e)ko Uztailak 3
  • Euskal ekoizleen gosaria: "Soluciones financieras para los proyectos audiovisuales"

EPE-IBAIA ekoiztxeen elkarteak, TRIODOS BANKekin lankidetzan, lan-gosari bat antolatu du datorren uztailaren 3an, Bilbon. Gosari horretan, CREA SGR finantza-erakunde pribatuek eta Elkargik ere parte hartzen dute, sektoreko "Product Placement"-en estrategietan espezializatutako Alternativas de Medios agentziarekin batera.

Jardunaldi horretan, aukera izango dugu ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko esparruko aukera eta erronka nagusiei buruzko hausnarketak entzuteko, hauen eskutik:

María Coronado Álvarez (Kulturako zuzendaria - Triodos Bank España)

Ikus-entzunezko proiektuak finantzatzeko irtenbideetan 12 urte baino gehiagoko espezializazioa duen banku-erakundea, enpresen beharren neurrirako mekanismo berritzaileen bidez eta sektoreari eragiten dioten etengabeko aldaketetara egokituz.

Josu Martínez (Arriskuen analista - CreaSGR)

Finantza-erakunde pribatua, lankidetza publiko-pribatuaren emaitza (Kultura Ministerioa - EGEDA). Lurralde-eremuko SGR bakarra. Ikus-entzunezkoen, kulturaren, aisiaren, entretenimenduaren eta kirolaren sektoreko ETEen finantzaketa lortzea eta hobetzea du helburu, finantza-erakundeen aurrean eragiketak bermatuz.

Marta Mendinueta (Zerga-arloko arduraduna - Elkargi)

Enpresek sortua eta enpresentzat sortua, Elkargi enpresa-sarearen zerbitzura dagoen finantza-erakunde bat da, bere profesional-taldearen bidez baliozko finantza-irtenbideak emateko.

Esther Segura (Alternativas de Medios SL enpresaren bazkide eta sortzailea)

Ikus-entzunezko lanak finantzatzen dituen agentzia, ikus-entzunezko edukietan markak eta zerbitzuak integratzen aditua, Espainiako sektorean buru izaten 18 urte baino gehiago daramana. 56 telesail eta 44 filmetan baino gehiagotan parte hartu du, esklusiban.

Egitaraua

9:30: Ekitaldiaren hasiera.

9:30-10:45: Hitzaldiak eta parte-hartzaileen artean iritziak partekatzeko denbora.

10:45-12:00: Networking-gosaria.

Toki-kopurua mugatua denez, eman izena esteka honen bidez uztailaren 1a baino lehen.

EPE-IBAIA

Laburrean

  • Mota Ekitaldiak/jardunaldiak
  • Data 2024(e)ko Uztailak 3
  • Ordutegia09:30
  • LekuaBAT | B Accelerator Tower. On Diego Lopez Haroko kale nagusia, 1 - Bilbao ()
  • Izena emateko informazioa

Non