UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "GORA TELOIA! Antzerkia ikastetxeetan egiteko gida"
Aurrez aurre eta online.
Euskaraz eta gaztelaniaz.
Ikastaro honen bidez Gora Teloia! Antzerki gida partekatu nahi da, ikastetxeetan edo neska mutilekin lanean ari diren irakasle edo monitoreei antzerkia erabiltzeko tresnak eskaini nahi zaizkie, antzerkia modu baikor eta baliogarrian egin ahal dezaten.
Helburuak
Antzerkia haur eta gazteen artean indartzeko, ikastetxeetan antzekia sendotzeko eta kurrikulumean sartzeko, horren sustatzaile izango diren irakasle edo monitoreei tresnak eskaintzea da ikastaro honen helburu nagusia.
Antzerkiari beldurra galtzea, eskaini ditzaken aukerak ezagutaraztea, eta era berean, antzerkia oso "kontu serioa" dela jabetzea.
Materialak, ariketak, jolasak, etab. partekatu eta material horiek errealitate edo behar bakoitzera egokitzeko baliabideak eskaini nahi dira.
Irakasleak trebatu nahi dira, ikastetxeetan antzerkia txertatzen eta zabaltzen joateko. Eta bereziki hizkuntza, ahozkotasuna, gorputza eta talde lanaz gain, sormena eta emozioak lantzeko, kanporatzeko eta partekatzeko.
Ikas materiala antzerkiaren bidez nola landu, barneratu eta partekatu. Antzerkia jakintzaren trasmisore. Ikerketarako bide.
Jarduera nori zuzenduta
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko uztailaren 1(e)tik 2024(e)ko uztailaren 2(e)ra
- Lekua Miramar Jauregia - Mirakontxa Pasealekua, 48 (Donostia-San Sebastián)
- Zenbatekoa25 / 84 €
- HizkuntzaElebietan
- Web Miramar Jauregia
- Izena emateko informazioa


