AULA / GELA: "Donald Sutherl"
Photomuseumek sustatu eta Zarauzko Udalak babestutako kultur hedapenerako Aula/Gela programaren barruan, ostiral honetako saioa hil berri den Donald Sutherland aktoreari eskeiniko zaio.
Donald Sutherland (1935-2024) Hollywoodeko eszenako aktorerik moldakorrenetakotzat hartu zen, hainbat karakterizazio eta genero interpretatzeko erraztasunarekin, beldurgarritik hasi eta komediaraino, umore beltzetik pasatuz eta modu superlatiboan erregistro dramatiko handia lortuz.
Antzezle kanadiarrak film eta telesail ezberdinen artean, berrehun ekoizpen baino gehiagotan parte hartu zuen, eta bere belaunaldiko aktore kamaleonikoenetakotzat hartu izan da. Ez zen inoiz Oscar sarietarako izendatua izan, baina 2017an ohorezko oscar saria lortu zuen. Honetaz gain bere ibilbide oparoagatik, besteak beste, Donostia Zinemaldiaren Ohorezko Saria jaso zuen 2019an.
Kanadako Ordenako ofizial izendatu zuten 1978an, eta 2011n izar bat jaso zuen Hollywoodeko Ospearen Pasealekuan.
Aipagarriak dira honako filmetan izandako interprezioak The dirty dozen (1968), M.A.S.H. (1970), Klute (1971), Dont look now (1973), Novecento (1976), Casanova (1976), The invasion of the body snatchers (1978) edota Eye of the needle (1981), Ken Folletten Ekaitzen irla eleberrian oinarritua. Aktoreak espioi alemaniar bat antzezten zuen Ingalaterran Bigarren Mundu Gerran, eta D. Egunaren hurrengo inbasioari buruzko bizi-informazioa aurkitu zuen.
Laburrean
- Mota Hitzaldia
- Data 2024(e)ko Ekainak 28
- Ordutegia18:00
- Lekua Photomuseum
San Ignacio, 11
Zarautz - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Photomuseum


