UPV/EHUren Uda Ikastaroak 2024: "Chillida 100 urte. Topalekuak"
Eduardo Chillida eskultorearen mendeurrena dela eta, mahai-ingurua egingo da lurraldean artistari buruz antolatzen diren hiru erakusketetako komisarioen artean. Jarduera honi esker, Chillidaren obra eta lanerako hurbilketak egin daitezke, eta XX. mendean eskulturaren bilakaera markatu zuen artista handienetako baten ikuspegi kaleidoskopikoa eskaintzen du.
María Bolaños, Eduardo Chillida eta bere garaiko arteak erakusketaren komisarioak, San Telmo museoan, artista bere testuinguru historiko eta artistikoan kokatuko du, eta Chillidak bere belaunaldiko artistekin egindako lanaren lotura bisualak eta kontzeptualak aurkeztuko ditu.
Bestalde, ARTIUM museoan Chillida, erabilera aplikatuak erakusketaren arduraduna den Peio Agirrek Chillidaren eta diseinu grafikoaren arteko harremana aztertuko du, eta, bereziki, logoak eta kartelak sortzeko egin duen lana. Soledad Gutierrezek, Tabakaleran Topalekuak erakusketaren komisarioak, Chillidaren ondareak gaur egungo artistengan duen eragina aztertuko du.
Artearen mundutik egindako hiru ikuspuntutatik artistaren hiru alderdi erakutsiko dituzte, Chillida hobeto ezagutzen eta orainaren ikuspegitik heltzen lagunduko dutenak.
Jarduera nori zuzenduta
Publiko orokorra
Unibertsitateko ikaslea
Unibertsitarioak ez diren ikasleak
Irakasleak
Profesionalak
Laburrean
- Mota Prestakuntzak
- Data 2024(e)ko Ekainak 25
- Lekua Miramar Jauregia - Mirakontxa Pasealekua, 48 (Donostia-San Sebastián)
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaElebietan
- Web Miramar Jauregia
- Izena emateko informazioa


