Abusuko Jaiak 2024 (uztailak 3-7)
Musikak, dantzak, gastronomiak eta adin guztietako jendearentzako jarduerek animazioa eramango dute datorren asteburuan Abusu auzora. Uztailaren 3tik 7ra, jaiak ospatuko dituzte Abusuko Jai Batzordea elkartearen eskutik. Elkarte berri honek, aurreko edizioetan egindako lan onari jarraipena emango dio, egitarau erakargarri bat mantenduz.
Asteazkeneko frontenis txapelketako lehia erabakigarrien ondoren, ostiralean hasiko dira ospakizunak, Jubilatuen Elkartearen pregoia irakurriz, 20:00etan. Bolintxuko dantzen ondoren, Ku-Klux fanfarreak plaza alaituko du gazta eta txakolina dastatzeko aukerarekin. Geroago, 22:00etan, Old Glasses eta DJ Dreykyren musika izango da protagonista.
Larunbata, dardo txapelketa batekin hasiko da, eta goizak aurrera egingo du haurrentzako jarduera eta guztientzako jolasekin. Txahal anoa banaketa eta herri bazkaria (14:30) izango dira tute azkarreko txapelketaren, saltsa topaketaren (18:00) eta Sua taldearekin dantzaldiaren atarikoa. Futbito txapelketaren finala eta txorizo dastaketa arratsaldea kontsumitzen joango dira, eguneko musika plater nagusia, "Remember Night", iristen den bitartean. 70, 80, 90 eta 2000ko hamarkadako abestiekin osatutako jaia 23:00etan hasiko da frontoian eta tartean, Tolinek "El hombre de las mil caras" ikuskizuna eskainiko du.
Igandean, goizean, pintxo- (bakailaoa ezinbesteko osagaiarekin), tortilla- eta paella-lehiaketa gastronomikoak izango dira protagonista. Haurrentzako parkea eta apar festa ere izango dira, eta baita igel txapelketa eta entzierroa Olatxuraino jaisten ere. Jaietako sarien banaketa eta beti dibertigarria izaten den karaokea herri bazkariaren ostean, festa prest utziko dute, amaiera jartzeko azken akordeen artean, ohiko txokolatadarekin.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko uztailaren 3(e)tik 2024(e)ko uztailaren 7(e)ra
- LekuaBilbao
- ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara



Kartela (PDF 271KB)