Axpeko San Juan Jaiak 2024 Atxondon: Egitaraua
Axpeko San Juan jaiak ate joka datoz. Barikuan txopoa jasota, adin eta gustu guztietarako lau jai egun hasiko dira, Axpeko Jai Batzordeak antolatuta.
Musika eskaintzari dagokionez, Haize-arrosa, Andoni Oilokiegi eta DJ Bullek kontzertuak eskainiko dituzte bariku gauean. Haize-arrosa boskote berriztarrak "Ez dogu zor ezer"? diskoa kaleratu zuen iaz. Pop eta trikitixa doinuak uztartu, e?ta bestelako soinu eta erritmo batzuetara bidaiatzen dute lan horretan. Andoni Oilokiegi musikari gazte pasaiarra ezagun egin da Euskal Herriko edota munduko abestiak paratzeko duen moduagatik. Aurten, bere lehendabiziko diskoa kaleratu du: Bekataria. DJ Bull, berriz, aurkezpenik behar ez duen musikaria da. Orain 20 urte hasi zen kalean musika jartzen eta harrezkero bere ibilbidea etenik bakoa izan da.
Zapatuan ere badago dantzarako tartea. Esaterako, askotariko musika tresnak batzen dituen Ein GO taldearekin. Euskal Herrian sustraitutako kantutegia eskaintzen du; batez ere, euskal kantutegia, baina bestelako proposamenei aterik itxi barik. Afalostean doinu mexikarrak izango dira nagusi Los Tenampas mariatxi talde nafarrarekin. 2022an ere Axpeko jaietan jo zuten.
Turista mozorrotzeko deia
Mozorro egunak harrera ona izan du antolatzen hasi zirenetik hona eta urteroko ekimen bihurtu da. Azken urte bietan ‘Mexiko’ eta ‘Andaluzia’ izan dira mozorrotzeko gaiak eta aurtengoa honako hau da: ‘Turistak Axpen’. Mozorro onenak saria izango du.
Egun berean, zapatuan, bakailao eta tortilla txapelketak izango dira frontoian. Bakailaoa produktu garestia denez, txapelketako diru sariak berdinak izango dira denentzat. Hori bai, irabazleak sari berezi bat eramango du.
Eta zelan ez, domekan, San Juan Egunaren bezperan, sanjuan sua egiteko tradizioari eutsiko diote, Elizaldeko landan. Egun horretan umeentzako abentura parke bat ere egongo da: Zintzilik Emozioen Laborategia. ?Jaiek dirauten egunetan Atx-Azpi elkartea taberna moduan zabalduko dute jai batzordeko kideek, bokatekin eta edariekin.
Laburrean
- Mota Jaiak
- Data 2024(e)ko ekainaren 21(e)tik 2024(e)ko ekainaren 24(e)ra
- LekuaAxpe
Atxondo - ZenbatekoaDoan


