"Bilbao Musika Eskola kalean"
Ikasturtearen amaieran ohikoa bihurtu den bezala, Bilboko Udal Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak kalera ateratzen dira kontzertuak eta entzunaldiak eskaintzeko, ikasturtean zehar ikasitakoa eta erakundeak egiten duen lana jendeaurrean erakusteko.
Formazio bidean urratsak ematen jarraitzen duten bitartean, "Bilbao Musika Eskola kalean" ekimenak publikoaren hurbiltasunaz eta txaloez gozatzeko aukera paregabea eskaintzen die, Areatzako Kioskoa, Santiago Katedraleko elizpea eta Enkarnazioaren eliza musikaz girotu eta alaitzeaz gain. Ekainaren 21ean Musikaren Europako Eguna ospatzen da, eta Bilbao Musika Eskolako ikasleak efemeride hori omentzen ari dira aste osoan zehar, bere emanaldiak hiribilduko leku enblematiko honetara hurbiltzen den jende guztiarekin partekatuz.
Ekainaren 17an hasi zen egitaraua eta ekainaren 21ean amaituko da. Bost egun horietan eskolako orkestrak eta bandak, ikasturte ezberdinetako ikasleak, taldeak eta instrumentu-jotzaileak arituko dira, konboek ere beren lekua izango dute, Big Band desberdinek edo inprobisazioek bezala... Laburbilduz, berrehun ikasle inguruk parte hartuko dute programa honetan, eskolako musika Bilboko kaleetara eramanez.
Kontzertu guztietako programak Bilbao Musikaren web orriko agendan daude ikusgai: www.bilbaomusika.eus.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko ekainaren 17(e)tik 2024(e)ko ekainaren 21(e)ra
- LekuaBilbao
- ZenbatekoaDoan


