BBK Live 2024 (Herrian): Sondika

Sondika 2024(e)ko Ekainak 15
  • BBK Live 2024 (Herrian): Sondika

Ekainaren 15ean, Bilbao BBK Live Herrian ekimena izango da Sondikan. Goizetik hasi eta iluntzera arte, Cala Vento, Maria Escarmiento, XSakara, ALAI eta beste hainbat artistaren zuzenekoez gozatzeko aukera izango da. Jaialdiko antolatzaileek jakinarazi dutenez, Chill Mafiak ezingo du jo eta Olatz Salvador izango da hauen ordez.

Kontzertu guztiak doakoak izango dira, eta hiru gunetan banatuko dituzte: Bat (Larrabarrena parkean), Bi (Goiri enparantzan) eta Hiru (tren geltokiko parkingean).

Zuzenekoen ordutegiak

Bat

  • 13:30 El último vecino
  • 15:30 Sal del coche
  • 17:30 Cala Vento
  • 19:30 Olatz Salvador
  • 21:30 María Escarmiento

Bi

  • 14:30 SUAVE
  • 16:30 Yogurinha Borova
  • 18:30 ALAI
  • 20:30 Gazzi

Hiru

  • 13:00 Alejo
  • 15:00 The Lizards
  • 17:00 Korrontzi
  • 19:00 XSakara
  • 21:30 Sarria

 

 

eitb.eus

Laburrean

Non