LEIZARRA MUSIKA ESKOLAKO ETA OÑATIKO BANDA

Aretxabaleta 2024(e)ko Ekainak 14
  • LEIZARRA MUSIKA ESKOLAKO ETA OÑATIKO BANDA

Leizarra Musika Eskola Banda 2009an sortu zen. Lehenengo musikariek 10 eta 14 urte bitartean zituzten, beraz, talde txikia zela esaten zen. Urteak igaro ahala, ikasleak hazi egin ziren, eta beste talde handiago bat osatzeko beharra ikusi zen. Beraz, herriko musikariekin harremanetan jarri ziren eta Leizarra Musika Eskola Banda sortu zen, banda txikia ere mantenduz.

Taldearen lehen kontzertua Aretxabaletan izan zen, 2012an, “7x7 – Kultura kalean” kultur ekimenean. Hortik aurrera, urtero parte hartu dute jarduera honetan eta beste kontzertu batzuk ere eman dituzte herrian. Bilboko, Errenteriako eta Alegria-Dulantziko jaialdietan jo dute. 2016an E-musik jaialdian parte hartu zuen, Caudete, Letonia, Alemania eta Suitzako talde eta orkestrekin batera.

Pandemian zehar, musikariek lan egin zuten eta bideo muntaketa batzuk egin zituzten herritarrei emanaldi bat eskaintzeko. Egindako lana grabatu eta musika eskolako sare sozialetara igo zen.

Bandak 25 kide ditu une honetan, eta zuzendaria Jon López 

Oñatiko Musika Banda (OMB) 1979. urtean sortu zen herritar batzuk bultzatuta, Korpus Christi jaiaren harira. Talde hura 30 musikariz osatuta zegoen Iñaxio Ibarrondoren zuzendaritzapean, eta lehen agerraldi horren ostean, poliki-poliki herriko jaietan eta beste hainbat ekitalditan parte hartzen hasi zen. Gaur egun taldeak 60 kidez osatua dago eta Aitor Biain-Bidarte da zuzendaria.

2021ean garai berri bati eman zion hasiera OMBk, eta Oñatiko Musika Eskolarekin batera Oñatiko Banda Gaztea (OBG) sortu zuen, herriko bandaren harrobi gisa. Talde honen helburu nagusia, musikarekin esperimentatzeko eta musikaz gozatzeko aukera ematen duten musika-hedapeneko jardueretan parte hartzea da.

OBG-k hainbat ekitaldi eskaintze ditu urtean zehar nagusien taldearekin batera, eta baita talde propio gisa ere.  Gazte talde hau Aitor Biain-Bidarteren zuzendaritzapean dihardu

 


Laburrean

  • Mota Kontzertua
  • Data 2024(e)ko Ekainak 14
  • Ordutegia19:00
  • LekuaFELIX IÑURRATEGI LORATEGIAN
    Aretxabaleta
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez

Non