"Centenario de la primera ascensión al monte Gorbea en automóvil"
1924ko urriaren 29an, Emilio Álava arabarrak igoera ikusgarria egin zuen Gorbeiara, Ignacio Lascaray eta Balbino Sobradorekin batera; izan ere, garai hartako Citroën 5CV auto bat gidatuz iritsi zen gailurrera.
Balentria berezi horrek eragin handia izan zuen Arabako herritarrengan, oro har, eta, bereziki, Gasteizko herritarrengan, eta, ondorioz, jendeak ekimen hori estimatu eta oroitu egiten du oraindik ere.
Garai hartako prentsak egundoko "automobil balentria" gisa izendatu zuen landa txango arriskutsu hura, gurpilen gainean iritsezintzat jotzen ziren altuerak eskalatuz egin zena.
Gertakari berezi eta aparteko haren mendeurrena ospatzeko, Euskadiko Citroenaren Lagunak elkarteak, Arabako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Sailaren babesarekin, hainbat jarduera antolatu ditu Gasteizko Amarika Aretoan, ekainaren 14tik 16ra.
Asteburuan, atzera begirako irudien erakusketa bat izango da Amarika Aretoan, Gorbeiako gailurrera egindako lehen igoera hura nola gauzatu zen erakusteko, bai eta auto berarekin egindako beste automobil balentria batzuk ere.
Erakusketako bisitariek igotzeko erabili zen eta ehun urtetik gora dituen ibilgailua ikusi ahal izango dute, aretoaren sarreran egongo baita ikusgai.Gainera, larunbatean, hilak 15, 13:00etan, hitzaldi-solasaldia izango da Javier Álavarekin. Javier Álava Emilioren semea da, eta 2016an Gorbeiara igo zen auto berarekin azken aldiz. Hala, 100 urte hauetan ibilgailuarekin egindako ekitaldiak prestatzean eta gauzatzean bizitako pasadizoak kontatuko ditu eta igoeren inguruko xehetasunak eman.
Laburrean
- Mota Erakusketa
- Data 2024(e)ko ekainaren 14(e)tik 2024(e)ko ekainaren 16(e)ra
- Lekua Amarika aretoa
Amarika plaza, 4
Vitoria-Gasteiz - Web Amarika aretoa


