"es résultats du féminisme" + "Charlot en la playa"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko Ekainak 13
  • "es résultats du féminisme" + "Charlot en la playa"

Les résultats du féminisme + Charlot en la playa, Barabandaranga-ren zuzeneko musikarekin.

Tabakalerako pantaila partekatua are partekatuagoa egin nahi dute. Hainbat komunitaterekin ari dira lanean elkarrekin zine programazioan ikuspegi eta lan egiteko modu berriak txertatzeko. Horretarako, azken hilabeteetan hiru lan prozesu jarri dituzte martxan, normalean programazioan presentziarik ez daukaten hiru komunitaterekin: UNIK, Gazteak zinean eta Harrotu ileak.

Prozesu hauen azken helburua zine saio bat antolatzea izan da, bidean bakoitzaren esperientziak eta ezagutzak partekatuta. Guztiontzat, bai komunitateak eta bai Tabakalera, elkarrengandik ikasteko aukera izan den hau publikoarekin partekatuko dute hiru zine saiotan.

Gazteak zinean zikloaren azken saioa oso berezia izango da Barabandaranga bandak jotako zuzeneko musika izango baita. Saioa Alice Guy-ren laburmetrai batekin hasiko da, Les résultats du féminisme zuzeneko musikarekin. Jarraian, Barabandaranga-k kontzertu bat jotzen jarraituko du eta saioari amaiera emateko, Charles Chaplinen laburmetrai bat proiektatuko dute, Charlot en la playa. Tabakalerako zine aretoa hogei musikari baino gehiagoz beteko da.  

*Les résultats du féminisme Alice Guy-rena dela ezagutzen bada ere, oraingoz, Gaumont ekoiztetxeak bere ikerketen ondorio gisa nahiago du esatea laburmetraia anonimoa dela, 1906koa eta Gaumontek ekoitzia. 


Laburrean

  • Mota Zinema eta ikus-entzunezkoak
  • Data 2024(e)ko Ekainak 13
  • Ordutegia19:00
  • Lekua Tabakalera
    Andre Zigarrogileen plaza, 1
    Donostia-San Sebastián
  • Zenbatekoa1 / 4 €
  • Sarrerak Erosi
  • Web Tabakalera

Non