Korner 2024: "Mikatza" (JON PLAZAOLA + KEPA ERRASTI + GETARI ETXEGARAI)
Korner 2024 jaialdiaren barruan.
Badago txikitako garaiak burura ekartzen dituzten “Mikasa” baloiak eta aurtengo Korner festibalaren barruan ospatuko den Monologolak saioko umoregileek amankomunean duten zerbait. Pikatu egiten dutela.
Baloi famatu hark hotz egiten zuen egunetan iztarrean jota uzten zuen berotasunaren pareko aztarna uztera datoz Antzoki Zaharreko oholtzara Getari Etxegarai, Kepa Errasti eta Jon Plazaola.
Kirolen artean ¨Errege¨ omen dena jopuntuan, umorez larrutu, desmitifikatu eta humanizatuko dute futbola stand up formatuko 3 bakarrizketaz osatutako saioan.
Informazio gehiago: Korner Kultura & Futbol Festibala.
Laburrean
- Mota Antzerkia
- Data 2024(e)ko Ekainak 7
- Ordutegia19:30
- Lekua Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
DK. Kale Nagusia, 1
Donostia-San Sebastián - Zenbatekoa18 €
- Sarrerak Erosi
- HizkuntzaEuskara
- Web Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)


