KaldeArte 2024 - Gasteizko Kaleko Arteen Nazioarteko Erakustaldia
KaldeArte Gasteizera itzuliko da 2024ko ekainaren 7tik 9ra. Kaleko arteen nazioarteko erakustaldiaren XVIII. edizioak 31 konpainia bilduko ditu eta 82 ikuskizun eskainiko ditu 3 egunetan zehar.
Edizio berriak jaialdiaren osagai eta ezaugarri guztiak izango ditu: jadanik ikusleei ezaguna egingo zaien programazioaren eskema, Europa osoan arrakasta duten atzerriko ekoizpenen eta tokiko eta euskal kaleko sorkuntzaren arteko oreka, nagusiki edo soilik emakumeek osatutako konpainien protagonismo handia, euskarazko ikuskizunen presentzia handiagoa, ikuskizun eszeniko inklusiboak...
Era berean, berritasunekin dator aurtengo edizioa: Harria. Izen hori du Proyecto Larrua konpainiarekin elkarlanean antolatutako Gasteizko Hiriguneetako Dantza Garaikidearen I. Lehiaketa Koreografikoak.
Irekiera eta itxiera ikuskizunak
Inaugurazio ofiziala ekainaren 7an, ostirala, izango da, 22:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan, Les Filles du Renard Pâle frantziar konpainiaren "Résiste" ikuskizunarekin.
Itxiera, berriz, igandean izango da, ekainak 9, 20:30ean, Andre Maria Zuriaren plazan, Uparte konpainia murtziarraren "Desprovisto" piezaren antzezpenarekin.
Eta bien artean, hiru eguneko jaialdia, gustu guztietarako 80 emanaldirekin: Irten KaldeArtera eta aukeratu zure istorioa.
Laburrean
- Mota Jaialdia
- Data 2024(e)ko ekainaren 7(e)tik 2024(e)ko ekainaren 9(e)ra
- LekuaVitoria-Gasteiz
- Info Gehiago


