"Itsasadarra eta Itsasoa JR Luzuriagaren begietatik", Juan Ramón Luzuriagaren erakusketa

Bilbao 2024(e)ko ekainaren 4(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • "Itsasadarra eta Itsasoa JR Luzuriagaren begietatik", Juan Ramón Luzuriagaren erakusketa

Itsasadarra eta Itsasoa. JR Luzuriagaren begietatik Juan Ramón Luzuriaga artistaren (Deustu, 1938ko otsailaren 16a) erakusketak Bizkaiko itsas inguruneko hamabost margolan biltzen ditu. Alde batetik, itsasadarraren irudi industrialak, garabiekin, fabrikekin eta portuko ontziekin, eta, bestetik, Bizkaiko hareatza adierazgarriekin.

Bartzelonako San Jorge akademian eta San Fernandoko Arte Ederretako eskolan ikasia, Martinez Arteaga eskultorearekin marrazkigintzaren teknikan hasi zen Luzuriaga, eta hasieran bere pinturak Evaristo Valle (1873-1951), Daniel Vázquez Díaz (1882-1969) eta Turnerren eraginak jasotzen ditu.

Luzuriaga euskal paisaien margolari nabarmena da, itsasadarreko eszenak oso leku garrantzitsua hartzen dute bere lanean, ikonografiaren iturri agortezina direlarik.

Garrantzitsua da azpimarratzea itsasadarrak berebiziko garrantzia izan zuela Euskadiko modernitate artistikoaren jatorrian, industriaren garapenari estu lotuta. XX. mendearen hasieratik, Bilboko itsasadarra oparotasunaren sinbolotzat hartu zen, eta oso gune erakargarria bihurtu zen garaiko arte-sorkuntzarako.

Carol Iglesias espazioan ekainaren 30era arte. 


Laburrean

  • Mota Erakusketa
  • Data 2024(e)ko ekainaren 4(e)tik 2024(e)ko ekainaren 30(e)ra
  • OrdutegiaAsteartetik igandera 11:00-19:00. Astelehenetan, itxita. Jaiegunen aurreko astelehenetan izan ezik, ohiko ordutegian egongo baita zabalik
  • LekuaItsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa
    Muelle Ramón de la Sota, 1
    Bilbao
    Web
  • ZenbatekoaDoan
  • HizkuntzaBat ere ez
  • Ikusi agenda Itsasmuseum Bilbao - Euskal Itsas Museoa, Bilbao

Non