"Cómo buscar coproducción internacional para tu película"

Donostia-San Sebastián 2024(e)ko ekainaren 4(e)tik 2024(e)ko ekainaren 5(e)ra
  • "Cómo buscar coproducción internacional para tu película"

Europa Creativa Desk MEDIA Euskadik, Tabakalera eta Donostia Zinemaldiarekin batera, nazioarteko bokazioa duten zinema-proiektuetarako aholkularitza saioak antolatu dituzte luzemetrai proiektuak garapen eta/edo preprodukzio fasean dituzten ekoizleei zuzenduta. Tailer honek, nazioartekotzeko eta Donostia Zinemaldiaren 72. edizioan bazkide berriak bilatzeko abiapuntu sendoa eskainiko die ekoizleei.

Zinema arloko film luzeko 6 proiektu (fikzioa, animazioa, dokumentala) aukeratuko dira.

Ekainaren 4an eta 5ean eskainiko da aholkularitza Tabakaleran.

TAILERRAREN DESKRIBAPENA

Tutorea: Laura Fernández Brites (Filmax).

Laura Fernández Filmax enpresako bazkide eta ekoizlea da. Ikus-entzunezko komunikazioan lizentziaduna da, Facultat de Ciéncies de la Comunicació Blanquernan (Ramón Lull Unibertsitatea). Ondoren, zinema-ekoizpenean espezializatu zen Los Ángelesko University of California (UCLA) unibertsitatean, eta Marketin Zuzendaritzako Masterra egin zuen EADAn. Bere ekoizpen ezagunenen artean daude: [REC] 4: Apocalipsis (Jaume Balagueró), No matarás (David Victori) edo La ermita (Carlota Pereda). CV osoa irakurri

Data eta tokia: Aukeratutako proiektu bakoitzak bi orduko aholkularitza pertsonalizatua jasoko du Tabakaleran. Hurrengo egun hauetakoren baterako hitzartuko da: ekainak 4 eta 5.

Aholkularitza-saioaren helburua: Helburua hautatutako ekoizleei haien proiektuak nazioartekotzeko, nazioarteko bazkideak eta nazioarteko finantzaketa-iturri berriak bilatzeko orientazioa eskaintzea da. Aholkularitza profesional pertsonalizatua izango da (feedbacka, ideiak, aholku praktikoak...).

Nori zuzenduta dago: Egoitza fiskala Euskadin duten eta film luze zinematografikoko proiektua garatzen ari diren edo aurre-produkzio fasean dauden ekoizleei.

Lan-hizkuntza: gaztelania.

Aurkeztu beharreko dokumentazioa (gaztelaniaz):

Sinopsia
5 eta 8 orrialde arteko tratamendua
Aurrekontua (gutxi gorabeherakoa)
Finantzazio plana
Finantziazioaren egoera
Lan-taldearen proposamen teknikoa eta artistikoa
Ekoizlearen oharrak (egin nahi duen pelikula mota, erreferentzia zinematografikoak, koprodukzioa zein herrialdeekin egin nahi den, zein enpresekin...)
Zuzendariaren oharrak
CV: enpresarena eta ekoizlearena

*Ekoizle bakoitzak proiektu bat aurkeztu dezake bakarrik.

Parte hartu nahi izanez gero, atxikita duzun formularioa bete eta eskatutako dokumentazioarekin batera bidali maiatzaren 2a baino lehen Europa Creativa Desk MEDIA Euskadiko helbide elektronikora: a.gonzalez@europacreativaeuskadi.eu.


Laburrean

  • Mota Prestakuntzak
  • Data 2024(e)ko ekainaren 4(e)tik 2024(e)ko ekainaren 5(e)ra
  • Lekua Tabakalera - Andre Zigarrogileen plaza, 1 (Donostia-San Sebastián)
  • HizkuntzaGaztelania
  • Web Tabakalera

Non