BIZKAIKO ABESBATZEN EGUNA 2024
Ekitaldia Federazioa osatzen duten abesbatza askok parte hartzen duten aire zabaleko kontzertu handi batean datza. Ekitaldia amaitzean, Anaitasun Bazkari batean beltzen gara denok, eta 900 bat lagunek parte hartzen dugu, koralistak eta laguntzaileak tartean.
Egun honen bidez, musika korala Bizkaiko txoko guztietara eraman nahi dugu, eta musikagile handien lanak publiko zabalari ezagutarazi, baita abesbatzen artean nagusi den eta egun horretan dagokion udalerriko biztanleei transmititzen dieten giroa erakutsi ere.
Elkartearen eta Elkartea osatzen duten abesbatzen helburuetako bat euskal abesbatzen errepertorio zabala zabaltzea da. Hori dela eta, lanen ehuneko handi bat euskaraz egiten da, eta gehienak euskal konpositoreenak dira.
Abesbatza Topaketa honen edizio guztietan zehar, Bizkaiko Foru Aldundiaren, Bilbao Bizkaia Kutxaren eta topaketa egin den Udalen laguntza izan dugu.
Aurten Abesbatzen Eguna 2024ko ekainaren 2a izango da Bilboko San Ignazio auzoan, San Inazio Abesbatzak eskatuta eta Bilboko Udalaren laguntzarekin.
Gure probintziako toki guztietatik etorriko diren 44 abesbatzak hartuko dute parte. Baina Boiseko (Idaho) Biotzetik abesbatza ere gurekin izango da, gure Federazioko bazkide ohoretsua baita.
Laburrean
- Mota Kontzertua
- Data 2024(e)ko Ekainak 2
- Ordutegia12:00
- LekuaLevante Plaza
Bilbao - ZenbatekoaDoan
- HizkuntzaEuskara


